Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hainbat ekitaldikin ospatuko dute Euskaren Eguna Irunen eta Hondarribian

Mintzodromoak, zinea, umeentzako tailerrak edo kontzertuak izango dira besteak beste, igandera arte

Jueves, 30 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:12h

votos |¡comenta!

irun-hondarribia- Irun eta Hondarribiko hainbat erakundek, eragilek eta elkartek antolatutako ekitaldi ugarirekin ospatuko da bi hiri hauetan, igandera arte, Euskararen Nazioarteko Eguna.

Irunen, atzo bertan, Gazteen Min-tzodromoa egin zen Mendibil merkatalgunean eta bihar, 10.30ean hasita, errepikatuko dute.

Bihar bertan ere, Irun eta Hondarribiko euskaltegietako ikasleak Lesakako Harriondoa kultur etxean izango dira, Sareuska euskararen lan taldeak han antolatuko duten Mintzodromo Erraldoian parte hartzen.

Irunen, arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Kantujira egingo dute Landetxa auzoan zehar, bertako bizilagunen elkarteak antolatuta.

Larunbata goizean, San Juan plazan eta Txatxilipurdi elkartearen eskutik, txikientzako zenbait tailer egingo dira 11.00etan hasita;eta ordubete beranduago, euskaraz dantzan eta abesten aritzeko Disko Festa egingo da.

Larunbata arratsaldean, 20.0etan Amaia kultur zentroan, Handiaeuskarazko filma ikusteko aukera izango da. Gainera, Jon Garaño, bere bi zuzendarietako bat, han izango da eta emanaldiaren ostean filmari buruz honekin solasean aritzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Igande goizean, bere aldetik, Nabartenea abesbatzak emanaldia eskainiko du 12.00etan Erromes plazan, nahi duen oro beraiekin abestera gonbidatuz.

neguko jardunaldiakHondarribian ere, ekitaldi desberdinak izango dira egun hauetan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, udal Euskara arloak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien baitan.

Bihar egitekoa zen Gazteen Min-tzodromoa azkenean datorren asteartera atzeratu behar izan dutela iragarri du Udalak, baina beste ekitaldiek bere horretan jarraituko dute.

Honela, larunbatean, 20.00etan Itsas Etxea auditoriumean, Handia filma ikusteko aukera izango da. Sarrerak Arma Plaza informazio gunean eta Interneten, Kutxabanken bitartez, lau eurotan eskuratu ahal dira eta leihatilan ere salgai jarriko dira, ohi bezala, ikuskizunahasi baino bi ordu lehenagotik.

mosaikoaren aurkezpenaIgandean egingo dute Hondarribian Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia, 11.30etatik aurrera, Blagan Euskara Elkarteak ekainetik hona Itxeki euskarari!lelopeko kanpainan osatu duen mosaikoa aurkezteko.

Itsas Etxea auditoriumean izango da eta ekitaldiari hasiera emateko, Euskara Munduan - Besteen ahotan dokumentala ikusiko da, bertsolariek eta San Jose, Ama Guadalupekoa eta Talaia ikastetxeetako ikasleek egindako bideoek jarraituta.

Kantuan ere ariko dira Talaiako ikasleek eta ondoren, Blaganek, 500 hondarribiarren argazkiekin osatutako mosaikoa aurkeztuko du. Ekitaldia amaitzeko, mosaikoa San Kristobal plazan ikusgai jarriko da eta Surbesta abesbatzak emanaldia eskainiko du. - X.S.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902