Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenteriak aste osoa euskaraz hitz egiten jardungo du

Erronka abenduaren 3an amaituko da festa handi batekin eta lekukoa Oiartzungo herriari pasako diote

2017(e)ko azaroaren 26a, igandea - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!

Errenteria- Euskararen egunaren harira, AsteBatZuk ekimena prestatu dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, ikastetxeek, AEK-k, udal euskaltegiak, eta Errenteriako Udalak. Honela, bihartik abenduaren 3ra, astebetez euskaraz aritzeko erronka jarri dute mahai gainean. Horrez gain, abenduaren 3ra bitarte beste hainbat ekintzekin osatu dute egitaraua.

Apirilean egin zen AsteBatZukekimena, eta izenari eustea erabaki dute oraingo honetarako. Astebete euskaraz aritzea izango da erronka. Proiektu horrekin euskaltzaleak aktibatu egin nahi dituztela adierazi du Garazi Lopez de Etxezarretak, Hizkuntza Politikarako zinegotziak, beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten.

Bihartik igandera arte erronka honetan parte hartzen dutenek bi aukeren artean hautatuko dute: Ahobiziak, bere jarduna euskaraz izateko konpromisoa hartzen dutenak;eta Belarriprestak, euskaraz ari denari hizkuntzaz aldatzeko eskatu gabe euskarazko jarduna jarraitzeko prest agertzen direnak, nahiz eta gazteleraz erantzun. Horretarako, bakoitzak bere identifikazio txapa eramango du.

Aste honi Euskararen egunean emango diote amaiera, eta lekukoa Oiartzunek hartuko du, haiek ondorengo astean erronkari eutsi diezaioten.

Alabaina, aurtengo erronka motore beroketa bat baino ez da. Izan ere, datorren urtean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaldunon Topaguneak erronka handiago bat martxan jarri asmo dute: Baietz 11 egun euskaraz Euskararen herrian. Hori 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da eta errenteriarrak prest egongo dira.

Gainera aurten, beste ekintza ba-tzuk prestatu dituzte. Ostegunean Mintzodromoa burutuko da, ostiralean Oarsoarrak Sariak banatuko dira eta igandean 11.00etan kalejira irtengo da eta ondoren ikastetxeek beren dantzak aurkeztuko dituzte. Amaitzeko Oiartzuni lekukoa emango diote.

BilakaeraEuskarak egindako bidea nabarmendu du Etxezarretak: “Bide handia egiten ari da, eta baita euskaldunak ere. Errenterian bertan, azken 20 urte hauetan euskal hiztunen kopuruak izan duen bilakaera kontutan izatekoa da, %50 inguru izatetik %65 izatera pasaz, eta gaur egun 20 urtez azpiko gazteen ia %100 da euskaldun. Horrek herriko euskaltzaleei aurrera egiteko indarra ematen die, eta gero eta gehiago dira, bai norbanakoak bai erakundeak ere.

Gainera, aurten 20 urte betetzen dira Errenterian Euskararen Udal Ordenantza onartu zenetik eta hori gogoratuz ibilbidearen errepasoa egiten duen argitalpena zabalduko dute herrian. - A.M.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902