Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Egon, ari, egonarri

Xabier. Euzkitze - Domingo, 26 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

votos |¡comenta!

Orokorra izango da, baina krisiak ahulenari eragiten dio gehien. Hizkuntza eta kultura nagusien oihanean, gure jardun artistiko eta kulturalak itzala gehiago du abaroa baino. Euskal aktoreek ere ezagutu dute garai samurragorik. Lehen telebista izaten zuten oinarri, eta antzerkia gozagarri. Une honetan oholtza hauskorrek segurtasun handiagoa ematen diete. Musikariek ere nekez lortzen dute bestelako jardunbiderik gabeko biziraupenik. Orain inoiz baino funts gehiago du farandula josteta arinarekin lotzen zuen aurreiritziak.

- Handitan zer izan nahi duk, seme?

- Musikari.

- Lanari buruz ari ninduan.

Ahaleginari zor diogu gehienok ogia eta egia. Ekinari eta eginari, ez egonari. “Lehengoan ez ninduan etorri, lanean nengoan eta” esan zionari egoki bezain zorrotz erantzun zion Abaliñeko txantxangorriak: “lanean egoteagatik ordaindu egiten al diate?”. Egonean nekez ateratzen da bizimodurik, baina egonarria ezinbestekoa du ekinerako aukerak urri dituenak.

Abaguneak sortu ere egin behar izaten dira, bilatu. Eta askotan ez da egoskor eta temati izatea beste erremediorik gera-tzen. Igurtziaren bitartez jada lagun dudan kaleko musikari batek esan ohi didan moduan, “vivo de tanto insistir”. Hamlet Lima Quintana poeta argentinarrarari bertsolari criollo deitu ohi dio nire lagun musikariak. Haren poema eder baten zatia da hain maiz aipatzen duen hori.

Soy como el vino del hombre

que va inventando los sueños.

Vivo de tanto insistir,

mi nombre no tiene dueño,

lo doy a un pajaro muerto

para que vuelva a vivir.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902