Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donibane Lohizunen izango da bihar Txapelketa Nagusia

Lujanbio eta Elortza dira gaur ariko direnen artean puntu gehien dituztenak

2017(e)ko azaroaren 25a, larunbata - 06:12etan eguneratua

votos |¡comenta!
Lujanbio eta Sarriegi, Irunen jokatutako lehen finalaurrekoan.

Lujanbio eta Sarriegi, Irunen jokatutako lehen finalaurrekoan.

Galería Noticia

  • Lujanbio eta Sarriegi, Irunen jokatutako lehen finalaurrekoan.

donostia- Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak bigarren itzulian daude eta Donibane Lohizunen jokatuko dute hurrengo saioa bihar bertan. Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira taula gainean. Saio hau eta beste bat baino ez dira geratzen (abenduaren 2an Iruñean) finalaurrekoak amaitzeko, eta horietan gertatzen denaren arabera zehaztuko da abenduaren 17an Barakaldon, finalean, izango den bertsolarien zerrenda.

Biharko saioan, hauek dira bertsolariek izango dituzten eginbeharrak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian;binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian;binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte;binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian;eta kartzelako lana (banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian).

Fernando Anbustegi izango da saioa aurkezten eta saioa 17.00etan abiatuko da (15.30ean zabalduko dira ateak). Gainera, finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB4n zein Bertsoa.eus atarian, 16.55etik aurrera.

Bigarren itzuliko lehen finalaurrekoa pasa den igandean jokatu zuten Amurrion eta bertan Sustrai Kolina nagusitu zen, 701 puntu lortuta. Beñat Gaztelumendik, berriz, 694,5 puntu lortu zituen eta Jon Maia izan zen hirugarren, 681,5 puntu eskuratuta. Haiek dira orain lehen hiru postuetan bi saioak burututa eta gainerakoek zer egin zain. Lehen itzulian 700 puntutik gora lortu zituztenak, bestalde, Maialen Lujanbio (750), Aitor Mendiluze (740,5), Aitor Sarriegi (705) eta Igor Elortza (703) ziren, baina ikusi beharko da zer gertatzen den bihar eta datorren astean.

Bigarren itzuli honetan lortutako puntuazioa lehen itzulikoari batuko zaio eta batura horrek erabakiko du nor izango den final handian.

baionanBestalde, gaur bertan, Hernandorena Sariketaren finala izango dute bertsozaleek. Baionako Zizpa gaztetxean, 21.00etatik aurrera, Aratz Igartzabal, Maider Arregi, Maialen Akizu, Nahia Sasco, Aitor Servier eta Jon Gurrutxaga lehiatuko dira. - N.G.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902