Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Proisa herritik eta herriarentzat


2017(e)ko azaroaren 19a, igandea - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Frontoiaren eskuinaldean, kontenedoreak jasoko dituen eremua. Honen azpian, Proisa eraikina, Udalak eraitsi aurretik. Argazkiak: Aitziber Muga

Frontoiaren eskuinaldean, kontenedoreak jasoko dituen eremua. Honen azpian, Proisa eraikina, Udalak eraitsi aurretik. Argazkiak: Aitziber Muga

Galería Noticia

  • Frontoiaren eskuinaldean, kontenedoreak jasoko dituen eremua. Honen azpian, Proisa eraikina, Udalak eraitsi aurretik. Argazkiak: Aitziber Muga

Pasai San Pedroko Proisa orubean kulturgune bat eraikitzeko eta bertan aurrera eramango diren ekintzak eta erabilerak zehazteko dokumentua adostu zuten atzo bi urte luze iraun duen parte-hartze prozesuan esku hartu duten 40 bat eragilek.
Onartutako dokumentuan Proisa kulturgunea, ororen gainetik, Pasai San Pedroko espazio publiko bat dela esaten da: "Kultura, sorrera, parte-hartzea eta barrutiaren transformazio soziala bultzatzen dituen gune soziokulturala da;eta solidaritatean, elkarrekiko laguntzan, lankidetzan, horizontaltasunean eta elkarrizketan oinarritutako balioen gainean du sostengua".
Baina, San Pedron kultur mugimendu hau guztia jasoko duen eraikinik ez dago. Duela hiru urte arte, sorkuntza hau Proisa izeneko industria-nabe batean zuen egoitza, baina urteen eraginaz eta mantenu faltagatik eraikina erortzeko zorian zegoenez, Pasaiako Udalak 2014ean eraitsi zuen.
Proisa inguruan biltzen ziren elkarte, talde eta eragile guztiak lanean hasi ziren lehenbailehen Proisa orubean beste egoitza bat eraikitzeko. "Oso bide luzea da. Orain onartu dugun eta herriari aurkeztu diogun dokumentua Udalera eta Foru Aldundira eraman behar ditugu", adierazi zion egunkari honi Proisa elkarteko Igor Carballok.
Berak gogoratu zuenez, 2015ean Udalarekin eta Aldundiarekin akordio batetara iritsi ziren. Proisa elkarteak etorkizuneko eraikinaren erabilera, finantzazioa, espazioak eta antolakuntza zehaztu behar zituen, Udalak aurreproiektua egin behar zuen eta Aldundiak proiektua idazteko dirua bideratu behar zuen. Gero eraikina bera altxatzeko dirua lortu beharko litzateke.
Baina Proisa elkartekoak itxaropentsu daude. Izan ere, Pasaiako Udalak abian jarritako aurrekontu parte-hartzaileetan, Proisako orubean kontenedorez egindako behin-behineko espazio bat atontzea proiektu bozkatuen artean sartu da eta Udalak datozen bi urteetan gauzatu beharko du. "Pozik gaude, baina arduratsu, eraikina ikusi arte ez naiz lasaituko, askotan okertu baitira gauzak", adierazi zuen Carballok.
Behin-behineko egoitza horrek ehun metro karratuko espazio diafanoa izango du. "Ezin izango ditugu burutzen ditugun ekintza eta ekimen guztiak bertan egin, baina pixkanaka-pixkanaka antolatzen joango gara eta gure artean molda-tzen joateko balioko digu. Guretzat oso garrantzitsua da leku bat izatea", azaldu zuen.
Orain arte, Proisa elkarteko talde ezberdinak Ertin burutu dituzte beraien ekintzak. "Erti udal areto bat da eta Udalak ere bere ekintzak bertan burutzen ditu, beraz guk bakarrik erabili dezakegu Udalak behar ez duenean. Erakusketa bat dagoenean Udalak Haurren Txokoa desmuntatu behar dugula esaten digu eta handik hiru astetara berriz muntatu. Guk gure tokia behar dugu", azpimarratu du. Eraikina datorren urtean izateko, Nahikari Oterminekin, Kultura zinegotziarekin, bilera bat eskatu dute, Udalak beraien proiektua lehenesteko eta behar dituzten 30.000 euroak 2018ko aurrekontuan sar daitezen.
Proisa zaharra
Etorkizuna
Autogestio eredu
Hemendik aurrera, Proisa elkarteak behin betiko eraikina errealitate bihurtzeko lanean jarraituko du. Beraientzat oso garrantzitsua da etorkizuneko Proisak autogestio eredu eta funtzionamendua izatea. "Ez gara ezer berria asmatzen ari. Urteetan Proisa kulturgunean ereindakoaren fruitu da. Hau horrela, parte-hartze, eztabaida eta adostasunaren bitartez, eredu eguneratu eta zabalago bat abian jartzen ari gara", jaso-tzen da atzoko dokumentuan.
Hausnarketa prozesuaren ondoren elkarteak behin betiko eraikinak lau solairu izan beharko dituela zehaztu du: beheko solairua (plaza espazioa), solairuartekoa, goiko espazioa eta natura espazioa, teilatuan kokatuko dena.
Beheko solairuan eszenatokia, aisialdi gune bat, kafe gunea, familien txokoa, liburu trukaketa gunea, erakusketa aretoa eta hainbat tailer (josketa edota txirrinda konponketa) joango dira. Bigarren solairua arte eszenikoen espazioa izango da, musika, dantza, zirkoa, psikomotrizitatea... bertan garatuko dira. Goiko solairua, aldiz, arte plastikoen-tzarako gordeko da eta bertan ere Irudi, Soinu eta Hitzaren laborategia, liburutegia, fonoteka eta fototeka, bilera gela eta ordenagailu gela bat kokatuko dira. Azkenik, teilatuan herri baratza eta haurrentzako hondar kajonerak ipiniko dira.
Finantzazioari dagokionez, iturri konkretuak, beste erakunde publikoekin lortuko diren hitzarmenak aparte utzita, hauek izango dira: eragile ezberdinekin buruturiko ekin-tzak;urtean zeharreko jaialdiak;truke edo salmentak;bazkideak, herritarrek, elkarteek eta taldeek egindako ekarpenak eta lankidetza-hitzarmenak.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902