Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Kalean ere otso

Xabier. Euzkitze - 2017(e)ko azaroaren 19a, igandea - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!

neska gazte madrildar baten bortxaketak astindu gintuen iazko sanferminetan. Barka, “ustezko” bortxaketa idatzi behar da. Bost gizonek denetarik egin zioten Iruñeko ezkaratze batean. Bost ustezko gizonek. Festaz festa harrapakin bila ibiltzen zirela ageri da haien Whatsapp mezuetan, droga ere erabiltzen zutela ehizakien borondatea makurrarazteko, baina ustezko gaizkile izaten jarraitzen dute epaiak besterik adierazten ez duen bitartean. Hala beharko du, hala behar du, baina barrua sutzen du haiei buruz hainbesteko zuhurtziaz mintzatu beharrak, neskaren jokaera jada epaituta dagoenean. Otsoetako batekin musuka aritu zen kalean. Frogatuta dago, beraz, neskatilaren arinkeria, ez da ustezko urdanga. Zer heziketa-modu eman ote diote etxean!

Heziketaren garrantziaz oharturik, Espainiako Gobernuak gazteen alkohol-kontsumoa eta eraso sexistak lotzen dituen kanpaina bat atera du. Berehala erretiratu dute, baina hor geratu da. “El 68,2% de los menores de edad han consumido alcohol en el último año. Su consumo continuado ocasiona daños físicos y genera conflictos familiares” dio mutilei buruzkoak. Neskei dagokienari beste gogoeta bat erantsi diote: “Tras su consumo, se constata un mayor número de relaciones sexuales sin protección o no consentidas.” Mezu horrek bortxatzaileen jokaera arintzen du, eta biktimena larritzen. “Ezpainak margotuta, eskote handia, gona motzak... eta gainera mozkortuta. Hori probokazioa ez bada!” pentsatu du norbaitek Espainiako Osasun, Gizarte-zerbitzu eta Berdintasun?!?! ministerioan. Hori guztia iaz Iruñean gertatu zen ustezko erasoa epaitzen ari diren aste berean.

Aste honetan bertan jakin dugu espainiar estatuan 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean egindako ikerketa baten emaitzaren berri ere. %21ek uste du genero-indarkeriaren gaia oso politizatuta dagoela eta asko esajeratzen dela, eta %27k adierazi du bikote-harremanetan “normala” dela indarkeria izatea. Izugarria da datu horiek bistaratzen duten gizartea, etxean otso direnei kalea eta ezkaratzeak ere zernahitarako libre uzten dizkiena.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902