Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hotzari aurre egiteko, gaztaina jana

asteburuan goierriko hainbat herritan gaztaina janak egin dituzte, plazan bertan erre ostean

M. Aranbururen erreportajea - 2017(e)ko azaroaren 14a, asteartea - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Araman 300 kilo gaztaina erre zituzten plaza ondoan, eta ondoren herritarrak eta inguratu zirenak dastatu zituzten.

Araman 300 kilo gaztaina erre zituzten plaza ondoan, eta ondoren herritarrak eta inguratu zirenak dastatu zituzten. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Goierrin ohitura handia dago udazkenarekin eta lehen hotzak iritsi bezain laster, azaroan gaztaina janak egiteko herritarrak plazan elkartzea. Goxotasunean, eguberri usaina ere nabaritu ohi da gaztaina janetan.

Asteburuan, esaterako, aramarrek gaztaina-jan erraldoia egiten dute San Martin jaien barnean eta ostiralean, iluntzean, egin zuten janaldia. Arama herri txikia izan arren, 300 kilo inguru erre dituzte eta horretarako, lau danbolin erraldoi eta kaxa bat egin zituzten duela bi urte. Lehen, herritik kanpo erretzen zituzten gaztainak, hasiera batean Beasaingo Esnaola eta Olano okindegi-etan eta ondoren, Pagosan.

Plazan erretzeko ohiturari heldu nahi izan zioten berriz ere eta duela pare bat urtetik hona bertan elkartzen dira bizilagunak ekintza berezi hau egiteko. Hala, kilo guztiak danbolinetan sartu eta horiek zaintzeaz aramarrak arduratu ziren, behar zen momentuan buelta emanez berotasun maila egokia izan zezaten. Erre ondoren, herritar asko inguratu ziren denboraldiko lehen gaztainak dastatzera. Gainera, San Martin jaiak izanik festari hasiera emateko aitzakia ona izan zen.

Joan den asteburuan zein honetan, beste herri batzuetan ere ugari izan dira gaztaina jana egiteko elkartu direnak eta hotza egin arren, suaren goxotasunean egon ziren. Hala, Idiazabal eta Legorretan ere erre eta jan zituzten gaztainak.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902