Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Lau haizetara

Xabier. Euzkitze - Domingo, 12 de Noviembre de 2017 - Actualizado a las 06:11h

votos |¡comenta!

Galería Noticia

Gogoratzen duguna edo dakiguna baino gehiago da jada oroimenetik ihesi joana. Horregatik da hain beharrezko tarteka-marteka, etengabe agian, disko gogorrean historiaren karpeta irekitzea. Era guztietako biktimak gogoratu ditugu asteon. Denei egin diegu omen, orduan ohoratu genituenei eta deitoratu gabe utzitako erasoen biktimei. Izan ere, gutariko bakoitzaren hemerotekan badira, zalantzarik gabe, noizbait izandako jokabide lotsagarriak, edo egin eta esan behar zirenean egin eta esan gabe utziak.

Imanol Larzabal da gure iragan hurbileko biktimetako bat. Atzo inauguratu genuen Donostiako Benta Berri plazan haren omen eta oroimenezko horma-irudia, Imanol Oroituz taldeko kideek hautatutako argazki eta goiburuaz: “zoaz urruti airean, lau haizetara”. Hunkigarria izan zen dena. Hunkitu ez ezik, astindu ere bortizki astindu gintuen Xabier Letek Imanoli idatziriko poema Amaia Zubiriaren ahotsez eta Karlos Gimenezen pianoaz entzuteak. Lantzean behin en-tzun behar genuke, Imanolen eta hainbestetan bakarrik utzi ditugune beste guztien omenez.

Ekaineko arratsalde bat zen

bake argitsuz sosegatua,

ekaineko arratsalde bat zen

eta hitzek erredimitu ezin zezaketen

hunkidura bat zegoen aidean

mindura mutua adiskideen bisaian

zu agurtu zintugunean,

han, jendeek beste itsasegira zeharka dutenean begiratzen

erru bat, akats baten zauriak ezin xukatuz

oparitu nahiko genizun azken eskuzarta bat

xamurtasunezko irriñoaren lorea

bere xumetasunean,

edo agian barkamena eskatu

hainbestetan bakarrik utzi zintugulako,

zu joana baizinen bizidunen ankerkeriek

zeresanik ez duten eremu itzaltsuetara,

geroztik ez dugu zure berririk izan

baina hor nonbait, ez dakit zer infinitotan

izkutatua eta betirako babestua bazeunde

erruki gaitzazu gu, zu behar hainbat errukitu gabeok.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902