Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa

Bihar jokatuko dute Txapelketa Nagusiko hurrengo saioa

Finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izango da, hurrengo fasera joango diren bertsolariak erabakiko dituena

2017(e)ko azaroaren 11a, larunbata - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Irungo saioko une bat.

Irungo saioko une bat. (Argazkia: I. Azurmendi)

Galería Noticia

donostia - Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehenengo itzulia bihar itxiko da, Durangoko Landako gunean ospatuko den saioarekin. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan eta saio puntuagarriaren ondoren jakingo da nor igaroko den finalaurrekoen bigarren itzulira.

17.00etatik aurrera izango da saioa eta Amaia Ugaldek gidatuko du. 15.30ean zabalduko dira ateak eta sarrera guztiak amaitu direnez, ez da leihatilik irekiko.

Hauek izango dira bertsolariei egokituko zaizkien lanak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko mo-tzean; eta kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Durangokoa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan ariko da.

Gainera, finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izanda, bigarren itzulirako sailkatu diren bertsolariak zeintzuk diren ezagutuko dugu. Izan ere, lehen fase honetan parte hartu duten 24 bertsolarietatik 18 sailkatuko dira bigarren txanparako; Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko saio horiek azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 2an, hurrenez hurren. - M.M.P.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902