Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
disko-liburua, ipuinak eta ikuskizun berria

‘Borobilean’, mundua konpontzeko bidean

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek bizikidetzan oinarritu dute proiektu berria

Marta San Sebastian Gorka Estrada - 2017(e)ko azaroaren 10a, ostirala - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek atzo Bonberenean egindako aurrestreinaldia.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek atzo Bonberenean egindako aurrestreinaldia.

Galería Noticia

Tolosa - Euskal Herriko pailazo ospetsuenek urteurren “borobila” dute eskuartean. Badira 30 urte ibilbidea hasi zutela Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eta urtemuga ospatzeko proiektu berria aurkeztu dute, hain zuzen ere, Borobilean izenburuarekin. Aspaldi jabetu ziren haur eta gaztetxoentzat eredu ere badirela, eta mundua konpontzeko egokiena etxetik hastea dela sinetsita, “bizikidentzan, adostasunean eta errespetuan oinarritutako” disko-liburua, ipuinak eta ikuskizun berria kaleratu dituzte.

Atzo Tolosako Bonberenea gaztetxean egindako aurkezpen jaialdiarekin eman zioten hasiera denboraldi berriari. “30 urte egin ditugu pailazogintzan eta uzta berriarekin gatoz. Lasarte-Orian hasi ginenean euskara eta alaitasuna genituen oinarri, nahiko ganberroak ginen, baina konturatu ginen eredua ere baginela haurrentzat, eta orduan beste gai batzuk lantzen hasi ginen, pailazoak ere hezitzaileak bagarelako”, azaldu zuen Joxe Mari Agirretxe, Porrotxek.

Aurten, munduan gertatzen diren injustiziei begira jarri dira pailazoak, errefuxiatuen gaia, mendekotasunak edo fobiak, esaterako, eta etxetik hasi dira lanean. “Etxean sortzen ditugu pertsona askeak edo menpekoak, eta guk koloretako mundua nahi dugu, askea eta denok pozik biziko garena”, aldarrikatu zuten pailazoek.

Nork agintzen du etxean? eta eskolan? eta kalean? eta kuadrillan? Galdera horiek egin dizkiote beren buruari oraingoan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Argitaratu berri dituzten ipuinek Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren hitzak dituzte eta Julen Tokeroren irudiak. “Bizikidetzan sortzen zaizkigun arazoen edo gaztazken inguruko ipuinak dira, botere-harremanez hitz egiten dutenak. Saiatu naiz detaile txikietan harrteman horiek erakusten, umoreaz baliatuz eta haurrek uler-tzeko moduan”, azaldu zuen Uxue Alberdik.

Plaza-ipuina, aldiz, beste lauak biltzen dituen ipuina da, haur helduagoentzat pentsatua dago eta demokrazia edo diktadura bezalako kontzeptuak haurrek ulertzeko moduan lantzen ditu. Ipuin guztiak borobilean amaitzen dira, adostasuna bilatuz.

Musika atalari dagokionez, Bonbereneako estudioan grabatu dituzte disko-libururako hamahiru abestiak, Karlos Osigana eta Joseba Ponceren gidaritzapean. “Agintearen gaiari tiraka, sormen-tailerra osatu genuen abestiak sortzeko, eta borobilean partekatu genituen gure kezkak, egonezinak eta nahiak”, azaldu zuen diskoari buruz Aiora Zulaika, Pirritxek.

Herriz herri zabalduko dute Borobilean ikuskizuna asteburu honetatik aurrera. Atzo Tolosan Bonberenea gaztetxearen 20. urteurrenarekin bat egiteko eskaini zuten aurrestreinaldiaren ondoren, bihar eta etzi Eibarko Unibertsitateko Antzokian izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Maribel andereñoa, Jeronimo ipurterrea eta Izar lagunarekin.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902