Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Geruzak

Karmele Jaio - 2017(e)ko azaroaren 3a, ostirala - 12:53etan eguneratua

votos |¡comenta!

Geruzak dira arazoa. Horrela esan zidan lagunak, bere bikotearekin elkar ezin ulertuta dabiltzala azaltzeko. Antza, hitz egiten dute elkarrekin, baina horrek ez du sortzen beraien arteko komunikaziorik. Geruzak omen dira arazoa, lagunak esan zidan bezala. Bera eta bikotearen artean dagoen espazioan geruza ezberdinak daudela argitu zidan, eta bera batean dagoela eta bikotea beste batean. Hau da, euren artean hitz egiten duten arren, bien diskurtsoak ez dira errealitate berean bizi, ez daude uhin edo frekuentzia berdinean, ez dute beraz elkar aurkitzen bidean, eta ondorioz, komunikazioa ezinezkoa da. Etxe bera, komun bera eta ohe bera konpartitzen badute ere, planeta ezberdinetan bizi direla, alegia.

Rajoy eta Puigdemont bezala erantzuteko gogoa izan dut, baina haren larritasun aurpegia ikusita isildu egin naiz. Hala ere, lagunarekin egon eta gero bi politikariak izan ditut buruan, eta honekin batera politikak dituen funtzioez ere pentsatu dut. Pertsona bakoitzak errealitate ezberdinak bizi ditu, leku ezberdinetatik ikusten dugu mundua eta ondorioz modu ezberdinean ikusten dugu. Mundua ikusteko modu ezberdin horiek askotan ez dute topagunerik aurkitzen, geruza ezberdinetan bizi direlako. Politikaren funtzioetako bat ikuspuntu ezberdin guzti horiek mahai baten gainean jartzea da, edo beste modu batera esanda, geruza berdinean integratzea, era horretara alde ezberdinek haiek eztabaidatu eta negoziatu ahal izateko.

Baina nahikoa da irratia piztu eta tertulia politiko bat entzuten hastea konturatzeko bakoitza bere kapan bizi dela eroso, bere gune erosoan, ez dutela bestearen diskurtsoarekin topo egin nahi geruza berean, pentsamoldea aldatuko dieten beldurrez edo.

Nire laguna eta bere bikotearen artean komunikaziorik ez egotea zoritxarra da, baina haien zoritxarra da. Baina gure gizartean ezberdinen artean eztabaidatu eta negoziatzeko funtzioa dutenen artean komunikaziorik ez egotea, hori gure zoritxarra da, guztiona. Hori bai, ondorioak ez dituzte denek berdin pairatzen. Denak ez baitaude gizarte honetako geruza berdinean. Eta hor bai arrazoia eman behar diot lagunari: arazoa geruzak dira.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902