Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Pozik egon nahi eta ezin

Xabier. Euzkitze - 2017(e)ko urriaren 29a, igandea - 06:11etan eguneratua

votos |¡comenta!

gustatu zein ez, Raxoiren gobernuak hartu beharreko erabakiak hartu ditu. Espainiak bat, handia eta librea izaten jarrai dezan ezinbesteko zirenak. Bat, bostehun urtez partekatu dugun Hispaniak Katalunia bere duelako. Handia, ez baitu puskarik galduko. Librea, independentisten diktadurapetik askatu baitu. Beti ez dago historian atzera egiten aritzerik. Ezin ibiliko gara etengabe duela bostehun urte lortutako estatu-kontzeptua bortxaz ezarria izan zela gogoratzen. Errebisionismo gehiegizkoak ez dakar gauza onik. Iraganeko xehetasun gisa ulertu behar da Kataluniako gobernua bere esku hartu duen alderdia Francoren ministro izan zen batek sortua izatea. Ez zaie kasurik egin behar Gasteizen 1976ko martxoaren 3an Espainiako poliziak 5 langile hil zituenean haien arduradun politikoa ministro hura bera zela oroitarazten diguten hemerotekazaleei. Ez du zentzurik gertakari haietan polizia-indarren esku hartzeari “neurriko eta egoki” iritzi ziela gomutatzen aritzeak. Xehetasun hutsaletan galdu beharrean, aitor dezagun Espainia bat, handi eta libre horrek eman digun kohesio, senidetasun eta bizikidetza eredugarria.

PPren erabakitasun tinkoari, Ciudadanosen estatu-zentzuari eta PSOEren erantzukizun historikoari esker, Puigdemont eta haren pistolero taldearen ordez Soraya Saenz de Santamaría izango da orain presidenta, kataluniar guztiena. Raxoiren zintzotasunari esker, Zoido izango da Mossoen buru, urriaren 1ean Goardia Zibilak esku hartze “neurriko eta egokia” izatera bidali zituena. 155. artikuluari esker, TV3ek eta Catalunya Radiok aniztasuna eta inpar-tzialtasuna izango dituzte lema, TVEk eta RNEk bezala.

Ez dezagun ahantz indarkeriarik gabe dena dela posible. Estatut berriaren proposamenari “zepilloa” pasatzea, Ibarretxeren agintaldian Eusko Legebiltzarrak gehiengoz onartutakoa Madrilen eztabaidatzera ere ez iristea... Espainiak proposamen eta eztabaida orori hegoak, besoak, hankak eta lepoa moztu ondoren, herenegun aldarrikatu zuten Kataluniako Errepublika. Eta niri, horrekin hainbat amets egin dudan honi, cavarik ez sartzen herenegun, atzo eta gaur...

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902