Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zaldibiako Iztueta ikastolak 50. urtemuga ospatuko du

Hitzaldia, argazki eta eskola-materialen erakusketa eta bazkaria egingo dituzte

M. Aranburu - 2017(e)ko irailaren 14a, osteguna - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Zaldibiako Iztueta ikastolako haurrak, elkarrekin dantzan eskolaren hasieran.

Zaldibiako Iztueta ikastolako haurrak, elkarrekin dantzan eskolaren hasieran. (Zaldibia.org)

Galería Noticia

zaldibia - Zaldibiako Iztueta ikastola duela 50 urte sortu zen eta urtemuga ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte herrian, gaur hasi eta igandera arte.

Ikastolak, zehazki, 1967ko irailean hasi zuen bere ibilbidea Leku-Eder etxepeko lokal batean. Ikastolak izan zuen lehenengo irakaslea Maria Rosario Mendizabal izan zen eta era horretan, zazpi-bat haurrekin hasi zen euskarazko irakaskuntza herrian. Arantxa Etxeberria izan zen andereño hurrengo ikasturtean, eta Nekane Arruabarrena, berriz, hirugarrenean.

1981era arte segitu zuen Zaldibian Iztueta ikastolak. Ordurako, Eusko Jaurlaritza eskola publikoarekin elkarlanean zebilen herrian ikastetxe bakarra eta euskalduna sor-tzeko, eta hala, egun dagoen Lardizabal eskolak eman zion jarraipena Iztuetari.

urtemugako ekintzak Hiru ekitaldi antolatu dituzte ikastolaren 50. urtemuga ospatzeko. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da eta bertan, Andoni Egaña bertsolari eta idazle zarauztarrak euskara ardatz hartuta hitzaldia eskainiko du 19.00etan, Karreane kultur etxean. Bigarren ospakizun ekintza bihar izango da, kultur etxean. Hala, 19.00etan hasita, argazki eta eskola-material zaharren erakusketa jarriko dute. Horrela, garai hartan ikasleek erabiltzen zituzten hiztegiak, ipuinak, lan koadernoak zein jolasak izango dira ikusgai. Festarekin igandean jarraituko dute. Hala, 13.00etan, taldekako argazkiak aterako dituzte Lardizabal eskolaren ondoko aparkalekuan, izan ere, Juan Manuel Galarragak urtemugarako margotu duen horma-irudia bertan dago, mendi aldeko horman, eta leku hori aprobetxatuko dute argazkiak ateratzeko. Ondoren, lagun arteko bazkaria egingo dute herriko frontoian, 14.00etan hasita. Bertan elkartuko dira Iztueta ikastolan ikasle izandakoak, irakasleak, gurasoak eta zaldibiar ugari ere bai. Ondoren festak trikitilariekin jarraituko du ikastolaren sorreraren 50. urteurrena ospatuz.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902