Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Aitor Larraza Irastorza | Orioko talaimendi txarangako kidea

“Musika tresnaren bat jotzen dutenei luzatu nahi diegu gonbitea, batez ere Orioko edo inguruko gazteei”

Orioko Talaimendi txarangak bilera bat deitu du gaur arratsalderako KTAko lokaletan (20.00), taldea indartu eta jende gehiago taldera gehitzeko

Ane Roteta - 2017(e)ko irailaren 13a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Aitor Larraza Irastorza, Orioko Talaimendi txarangako kidea.

Aitor Larraza Irastorza, Orioko Talaimendi txarangako kidea.

Galería Noticia

Orio - Orioko Talaimendi txarangak bultzada bat behar du. Azken denboraldian taldea husten ari da eta txarangak aurrera jarraitzeko ezinbestekoa da partaide berriak sartzea. Hala, herritar eta ingurukoei gonbitea zabaltzeko bilera egingo dute gaur, arratsaldeko 20.00etan KTAko lokaletan.

Zer dela eta antolatu duzue gaurko bilera? Zer egoeratan aurkitzen da txaranga?

-Lehen jende gehiago ginen txarangan, baina azken denboraldi honetan adineko jendea taldea uzten joan da. Era berean, gazte jendea geroz eta gutxiago ari da parte hartzen, eta ez txarangan bakarrik, nik uste dut herri mailan ere gazteen partaidetza asko jaitsi dela.

Zenbat kide zarete gaur egun?

-Momentu hauetan 11 edo 12 kide gara, baina lana edo ikasketak direla eta, egun batzuetan lauzpabost lagunek kale egiten badute salduta gelditzen gara. Horrexegatik gazte gehiagok parte hartzea nahi dugu. Bost bat lagun taldean hasiko baldin balira guretzat kristona izango litzateke.

Beraz, inor ez bada txarangan sartzen, taldeak ez du izango jarraitzeko modu handirik...

-Jarraitzea izango genuke, baina gertatzen dena da 60 urtetik gorako hiru ditugula eta haiek uzteko asmoa dute iada jubilatu egingo direlako. Baina beraiek esaten dutenez, ondorengo bat etorri arte ezin dute txaranga alde batera utzi.

Eta biharko bilerarekin espero duzue jende gehiago animatzea?

-Bihar gonbitea luzatu nahi diegu Orioko edo inguruko gazteei, ez da ezinbestekoa Oriokoa izatea. Baldintza bakarra musika-tresnaren baten oinarrizko jakintza bat izatea da.

Noiz eta nola sortu zen Talaimendi txaranga?

-Txaranga beti egon da Orion, ofiziala izan ez arren, eta Talaimendi txaranga 2013an sortu genuen, abenduan lau urte egingo ditu. Batez ere, diru-laguntzak eta abar behar genituelako sortu genuen elkartea.

Eta nolako bilakaera izan du lau urte hauetan?

-Hasieran askoz partaide gehiago ginen, orain baino zazpi bat gehiago izango ginen, eta ilusioa ere gehiago zegoen. Azken denboraldian ilusio hori jaisten joan da. Hasieran beste motibazio eta mugimendu bat zegoen, eta hain zuzen ere hori da errekuperatu nahi duguna. Nik uste dut gazte batzuk hasiko balira ilusio hori errekuperatuko genukeela.

Zergatik animatuko zenuke jendea parte hartzera?

-Lehenik eta behin, oso ondo pasa-tzen dugulako eta ateratzen garenean kriston martxa izaten dugulako gure artean. Niri musika asko gustatzen zait, eta nik uste musika gustatzen zaion edonori gustatuko litzaiokela txaranga batean jotzea. Oso dibertigarria da eta beti ibiltzen gara festatik festara.

Zure ustez, zer paper betetzen du Talaimendi txarangak Orioko herrian?

-Oriok estropadak irabazten dituenean bakarrik jotzeko dagoela uste du herriak, edo hala iruditzen zait niri behintzat. Bestalde, nik uste dut Udalak inplikazio gehiago erakutsi beharko lukeela; adibidez, polita izango litzateke iganderen batean, herrian ezer ez dagoenean, txaranga kalera ateratzea herria pixkat alaitzera.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Herrian jo egingo didate... (barreak) baina Getaria asko gustatzen zait.

Paisaia idiliko bat. Gipuzkoako kostaldea itsasotik begiratuta. Nire ustez ez dago hori baino pasaia politagorik.

Mendi bat. Kukuarri.

Hondartza bat. Orioko Antilla hondartza.

Festa edo ospakizun bat. Joan den asteburuan izandako Kontxako Bandera. Izugarrizko festa egon zen igandean eta hori baino festa hobeagorik ez dago Orion!

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902