Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernaniko Euskal Jaiek, hiru egunetarako egitaraua

Asteburu honetan “garai bateko bizimodua gogoratu eta goraipatuko” da

Aitziber Muga - 2017(e)ko irailaren 13a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Euskal Jaien antolatzaileak, egitarauaren aurkezpen egunean.

Euskal Jaien antolatzaileak, egitarauaren aurkezpen egunean.

Galería Noticia

Hernani - Egitarau oparoa prestatu dute Hernaniko Udalak eta hainbat elkarte eta eragilek ostiraletik igandera bitartean ospatuko diren Euskal Jaietarako. Ekimen honen helburua “garai bateko bizimodua gogoratu eta goraipatzea” eta euskal identitatea erakustea dela adierazi zuen Koro Etxeberriak, Kultura zinegotziak, astelehen arratsaldean Biterin egindako aurkezpenean. Beraz, abeltzain azokak, artisauek, herri kirolek, erromeriak eta sagardo, txakolin eta talo dastaketek bere leku propioa izango dute, besteak beste.

Honela, ostiralean Atsegindegi plazan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia izango da. Sarrera eskuratzea beharrezkoa izango da.

Larunbata abeltzain azokarekin hasiko da Ezkiaga edo Tilos pasealekuan. Goizean zehar talo eta txakolin dastatzeak, Kalez kale kantari, erraldoi eta buruhandiak eta herri kirolak izango dira. 11.30ean antzinako jolasak egongo dira. Lehenengo saioan gaztetxoak arituko dira eta ondoren helduen txanda izango da. Hauek joko berri bat izango dute: morkots bilketa matxardiarekin. Joko berri honek garai honetan egiten zen gaztaina bilketarekin lotura du.

Arratsaldean, haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate jatea egongo dira Plaza Berrian. Ondoren erromeria izango da Atsegindegin eta 19.45ean musika bandak kontzertua eskainiko du udaletxeko arkupeetan. Eguna Iratzar taldearen dan-tzaldiarekin amaituko da Ezkiaga pasealekuan.

Igandea, Sagarraren eta Sagardoaren Eguna, txistulari bandaren dianarekin esnatuko da eta berrikun-tza bat egongo da. Abenduan antolatzen den artisau azoka, dataz aurreratu dute, eta Plaza Berrian kokatuta egongo da 10.00etatik 14.00etara. Eguerdi partean sagardo dastaketa eta trikitixa txapelketa izango dira Gudarien plazan eta pilota partidak (esku eta pala), oraingoan ere partida mistoak jokatuko dira, ikusteko aukera izango da Ezkiaga pasealekuan.

Euskal Jaiei amaiera emateko, 19.30ean Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroak, Ezkiaga pasealekuan Sagartu ikuskizuna aurkeztuko dute.

Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldi asko Atsegindegi plazara lekualdatuko dira.

Ekitaldi nagusiak

Ostirala. 18.00: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia.

Larunbata. 10.00: Abeltzain azoka eta baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan. 12.30: Herri kirolak, Tilosetako frontoian.

Igandea. Sagarra eta Sagardoaren Eguna. 10.00: XXXVIII Pablo Lasa Artisau Azoka eta haurrentzat tailerra Plaza Berrin.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902