Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostiako Miramar jauregian

"Topological Matter School 2016" ikastataroa ospatuko da, 80 nazioarteko zientzilari gazteei zuzenduta

Abuztuaren 21etik 25erarte, "DIPC school" honek trebakuntza espezializatua eskainiko du material topologikoen inguruan, fisikaren esparruan azken urteetan gorakada handia izan duen ikerketaalorra

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 21a, astelehena - 12:23etan eguneratua

votos |¡comenta!
En la imagen, cuerpo central del palacio Miramar.

En la imagen, cuerpo central del palacio Miramar.

Galería Noticia

  • En la imagen, cuerpo central del palacio Miramar.

UPV/EHUk adierazi duenez, 80 nazioarteko zientzialari gazte bilduko dira aste honetan zehar Miramar jauregian Donostia International Physics Center-ek (DIPC) Euskal herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) uda ikastaroen baitan antolatu duen "Topological Matter School 2016" ikastaroan.

DONOSTIA. Abuztuaren 21etik 25erarte, "DIPC school" honek trebakuntza espezializatua eskainiko du material topologikoen inguruan, fisikaren esparruan azken urteetan gorakada handia izan duen ikerketaalorra. Dario Bercioux (DIPC) eta Reyes Calvo (CIC nanoGUNE) Ikerbasque ikerlariek eta Jérôme Cayssol, Bordeleko Unibertsiteko eta Maia G. Vergniory UPV/EHUko eta DIPCko ikerlariak osatzen dute batzorde antolatzailea.

Halaber, 2016ean, hiru fisikari teorikok Fisikako Nobel Saria jaso zuten materiaren fase topologikoen aurkikuntzagatik. Fisika kuantikoa eta topologia izeneko erreminta matematikoa erabiliz, zientzialariek bi dimentsiotako eta dimentsio bakarreko materialetan supereroankortasuna aurreikusi zuten. Hurbilketa berri honek, orainarte pentsaezinak ziren propietate exotikodun materialen aurkikuntza ahalbidetu du. Horien artean, isolatzaile topologikoak bilakatu dira ezagunenak bereizgarri batengatik: isolatzaileak dira barrualdean eta eroaleak gainazalean.

Bestalde, ikerketa lerro garrantzitsua da material topologiko supereroaleena ere, eta arreta berezia jaso du ordenagailu kuantikoentzako teknologiaren garapenean. Sailkapen topologikoak propietate exotikoak aurreikusteko balio du, aplikazio desberdinei begira, materialen diseinurik onena eskaintzeko: sakabanaketarik gabeko eroaleak, goi mailako eroale termikoak, edo eta dispositiboelektronikoetarako material egokiagoak.

Bost egunetan zehar, herrialde desberdinetatik etorritako Master eta doktoradutza ikasleek oinarrizko formakuntzaeta aurreratua jasoko dute. Nazioartean puntako erakundeetako ikerlariak izango dituzte irakasle: Claudia Felser, Solidoen Kimika Fisika Max Planck Institutuko zuzendaria (Dresden), Alexander Altland, KoloniaUnibertsitateko ikerlaria, eta Andrei B. Bernevig, Princeton Unibertsitateko irakaslea besteak beste.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902