Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arrasatearrak testigantzak ematera animatzeko deia

EH Bilduk dio “ezinbestekoak” direla Udalak frankismoaren krimenen aurka jarriko duen kereila osatzeko

2017(e)ko maiatzaren 19a, ostirala - 06:14etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
Perez de Arenaza eta Arrieta, agerraldian .

Perez de Arenaza eta Arrieta, agerraldian .

Galería Noticia

arrasate - Orain dela bi aste frankismoaren biktimentzako bulegoa zabaldu zuen Arrasateko Udalak, bertan herritarrek lekukotza eman dezaten. Ekimen hau martxoaren 7an Udalbatzak frankismoaren krimenen aurka kereila bat jartzea onartu zuenaren harira dator. Beraz, prozesu honi bultzada emateko helburuarekin, EH Bilduk herritarrei euren testigantzak egiteko deia egin die.

“Badakigu 1936tik aurrera kasu pila bat eman direla Arrasaten; torturak, atxiloketak, baita atxilotuak izan gabe jasandako jipoiak…; garai horretako jende asko jada ez dago bizirik, baina kasu horiei buruz zerbait dakiten familiako kideei parte hartzeko eskatu nahi diegu, euren ekarpena oso garrantzitsua baita”, nabarmendu zuen EH Bilduko Memoria taldeko ordezkari den Yolanda Perez de Arenazak. “Kasu asko eta askotan bertsio ofiziala soilik entzun behar izan dugu. Urte asko igaro dira, baina oraindik garaiz gabiltza gure testigantzak emateko eta justizia eskatzeko. Izan ere, ezinbestekoa da historia ondo idazteko”, gaineratu zuen.

Testigantzak 1936tik 1977ra bitarteko gizadiaren aurkako krimenak izango dira. Epea ekainaren 16an itxiko da -BAZera deitu beharko da zita eskatuz- eta ondoren, Udalak informazio guzti hau gehituko dio kereila argentinarrari eta baita Bergarako epaitegian aurkeztuko duenari ere.

testigantzak Kepa Ormaetxeak eta Luis Javier Arrietak pairatutako torturak azaldu zituzten agerraldian. Ormaetxea bi aldiz torturatua izan zen frankismo garaian, eta beste bat 1982an, Herri Batasunako udal zinegotzi zenean. “Polizia indarrek orduan herriko alkate zen Ardanzari abisatu zioten nire bila etorriko zirela. Madriletik nire etxera etorri ziren. Gasteizera eraman ninduten eta ostean, Madrileko Puerta del Solen zegoen Direccion General de Seguridad-era. Bortizki torturatua izan nintzen bi lekuetan; poltsarena egin zidaten, eta baita kirofanoa deitzen zioten tortura mota bat ere”, kontatu zuen.

Luis Javier Arrieta Txabi Etxebarrieta ETAko kidearen hiletan atxilotu zuten. “Meza ostean manifestaldi an-tzerako bat egon zen eta hori amai-tzean, ezkutuan aritu ziren jendea atxilotzen. Kolpe latzak bata bestearen gainean eman zizkiguten, eta jipoiak bukatu ostean, berriz ere kolpatzen gintuzten. Sekulako zauriak utzi zizkidaten (argazkian), eta horiek motorrean nindoala izandako eroriko batek eraginda zirela esaten zuen dokumentu bat sinatu arazi zidaten, mehatxupean”, gogoratu zuen Arrietak. Oraindik atzerrira irteteko arazoak dituela azpimarratu zuen. - A.D.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902