Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
17. edizioa

Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin

EUROPA PRESS - 2017(e)ko maiatzaren 16a, asteartea - 13:42etan eguneratua

votos |¡comenta!
Amets Arzallus en la final del campeonato de Euskal Herria de 2013.

Amets Arzallus.

Galería Noticia

  • Amets Arzallus en la final del campeonato de Euskal Herria de 2013.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da, Baigorrin (Nafarroa Beherea), eta abenduaren 17an amaituko da, Bizkaian, Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo txapelketak, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

BILBO. Hain zuzen, azken bi urteetan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek txapelketa nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.

Modu honetan, 43 bertsolarik eman dute izena: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus (egungo txapelduna), Ander Lizarralde, Ander Fuentes "Itturri", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maiak.

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzeko eta prestatzeko lanetan. Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo da, xehetasun guztiak emateko. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902