Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ekain Olaizola Errenteriako Koldo Mitxelenaren omenezko obraren egilea

“Arkitektura lana oso gogorra da sorkuntza handirik ez dagoelako eta eskultura niretzat ‘vía de escape’ bat da”

Berriki Ekain Olaizolaren Mitxelenaren omenez egindako ‘Hitzen Itzala’ lana inauguratu zen Errenterian eta dagoeneko Zumardiko paisaian integraturik dago

Aitziber Muga - Jueves, 20 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos |¡comenta!
Ekain Olaizola

Galería Noticia

  • Ekain Olaizola

Errenteria- 2015ean ehun urte bete ziren Koldo Mitxelena hizkun-tzalari eta ikertzailea Errenterian jaio zela. Horregatik, bere herriak bere omenez eskultura bat ipintzeko lehiaketa abian jarri zuen. Guztira 17 lan aurkeztu ziren. Epaimahaiak aho batez, Ekain Olaizolaren Hitzen Itzala aukeratu zuen.

Noiz hasi zinen eskulturarekin lanean?

-Ni arkitektoa naiz eta orain dela bospasei urte eskulturak egiten hasi nintzen. Duela pare bat urte serioago hasi nintzen lehiaketetara aurkezten, erakusketaren bat egiten...

Gogorra al da artistaren mundu hau?

-Ez, alderantziz. Beno, horrelako gauzak egiteagatik dirua irabaztea oso zaila da, baina ni eskulturarekin hasi nintzen arkitektura lana oso gogorra delako. Arkitektura teorian sorkuntza handiko lana eta lan polita izan daiteke, baina eguneroko bizitzan egin daitezkeen proiektuak oso mugatuak dira eta eskultura niretzat vía de escape edo hobby modukoa da.

Asko kostatu zitzaizun ‘Hitzen Itzala’ren ideia sortzea?

-Nik normalean momentuan atera-tzen zaidana egiten dut, entrenamendu bat bezala. Zirriborroak eta formak egiten joaten naiz. Baina, horrelako lehiaketa batera aurkezteak beste hausnarketa bat behar du. Kasu honetan, lehenengo gauza Errenteriara etortzea izan zen, Koldo Mitxelenak herrian egiten zituen ibilbideak edo bera herritik nola ibiltzen zen pixka bat imajinatzeko. Hortik pixka bat joaten zara tiratzen eta diskurtso oso bat sortzen da.

Nondik etorri zitzaizun arkuaren formaren inspirazioa?

-Berezia da bere herrian omenaldi hau egitea eta pentsatu nuen eskulturak bere jaioterriarekin lotura bat izan behar zuela. Koldo Mitxelena Herriko Enparantzaren atzean jaio zen eta badago arku bat elizaren ondoan Mikelazulo deitzen dena eta berehala imajinatu nuen nik pasabide hori Mitxelenaren haurtzarotik pasabide majiko bat izango zela eta bere imajinarioan egongo zela.

Hizkiak ere protagonista dira eskultura honetan.

-Argi neukan hizkiak eta letrak egon behar zirela eskulturan. Mitxelena beti irudikatzen dugu testuak edo liburuak aztertzen, idazten eta zuzentzen. Bi kontzeptu hauek lo-tzerakoan eskultura hau atera zi-tzaidan. Paper erraldoi bat da tolestua, Mikelazulo pasabidea gogora-tzen duena.

Eskulturak badauka beste hirugarren elementu bat: itzala.

-Arkuaren forma eta letrak nituenean ikusi nuen horrek jokoa izan zezakela. Barrutik pasatzen zarenean atzealdetik irakur daitezke hizkiak. Pentsatuta daude eguzkiaren argiarekin itzala egiteko. Goizaldean esaldiaren lehenengo hitzak agertzen dira, eta pixkanaka beste hitzak azaltzen joaten dira, baina esaldia osorik ez da irakurtzen. Beti presente dagoen bakarra Koldo Mitxelena Elissalt da. Zumardiko leku honetan (bidegorriaren ondoan) kokatzea erabaki nuen hemen eguzkiak jotzen diolako.

Zein da aukeratu duzun esaldia?

-Ez da batere erraza izan aukeraketa, esaldi bat testuingurutik kanpo irakurtzen denean gaizkiulertuak egon daitezkeelako. Azkenean “Ez gaitezen beti hainbeste aldiz egin dugunez huts-hutsetik abia, lur landuan aisago ereingo dugu erein behar dugun hazia”, jarri nuen.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Igeldo, askotan ibiltzen naiz bizikletan, familiarekin buelta bat ematen edo afaltzera joateko. Etxetik gertu dago.

Paisaia idiliko bat. Kostaldeko edozein paisaia eta itsasoa.

Mendi bat. Txindoki, txikitan zaila zen igotzeko eta oso ikusgarria da Goierrin sartzen zarenean.

Hondartza bat. Getariko hondartza, gero txakolin bat hartzen dugulako.

Festa edo ospakizun bat. Donostiarra izanik, San Sebastian Eguna, noski.

G

ipuzkoatzen

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902