Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarautz, herri solidario baten eredu

2016ean zarauztarrek errefuxiatuen aldeko solidaritate handia azaldu dutela dio hotz zarautz erakundeak

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko urtarrilaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
Hotz Zarautzeko kideak, prentsa-agerraldiaren ondoren.

Hotz Zarautzeko kideak, prentsa-agerraldiaren ondoren.

Galería Noticia

Urte bete pasatu denean, Hotz Zarautzek balantzea egin nahi izan du eta zarauztarren erantzuna “oso ona” izan dela azpimarratu du: “Ez genuen halakorik espero. Hotz Zarautzek herrian eduki duen eran-tzuna beste erakundeekin ez da egon. Bolondresekin egindako lehen bileran 100 pertsona azaldu ziren eta sorpresa handia izan zen. Bolondresen lana ez balitz egongo, gu askoz ahulago izango ginateke, eta beraien jarrerak indar handia ematen digu. Aurten egindako ekimenek lan handia suposatu digute, baina boluntarioen lanarekin dena aurrera atera da eta balantzea oso positiboa da. Bide horretatik nahi dugu jarraitu”.

Hotz Zarautzek 2016ko hasieran ekin zion bideari Zarauzko Gobernuz kanpoko erakundeen koordinadori eta bizilagun talde bati esker, eta urte erdialdean taldea formalki Gobernuz Kanpoko Erakundea bihurtzea erabaki zuten. Taldekideek azaldu dutenez, “hilabete hauetan zehar gure lana errefuxiatuen guneetara beharrezko artikuluak edo materiala bidaltzea izan da, baina baita beste erakunde batzuen bidez aurrera atera diren proiektu batzuk sostengatzeko diru bilketak egitea, eta, nola ez, herritarrak egoera honen aurreran sentsibilizatzea egindako ekimen guztietan”.

Ttanttaka Musikaldia

Hainbat sentsibilizazio kanpaina eta material bilketa egin dituzte, zenbait hitzaldi antolatu dituzte, eta herritar batzuen ekimenak ere martxan jarri dituzte; adibidez, txokolatada solidarioa eta bigarren eskuko azoka solidarioa. Horrez gain, hainbat bolondres ere izan dira errefuxiatuen kanpamentuetan proiektuei jarraipena egiteko edota hango beharrei erantzuteko. Bestalde, “erronka handiena” Ttanttaka Musikaldia antolatzea izan zela diote Hotz Zarautzeko kideek. Bi egunetako jaialdi horretan 18.000 euro bildu zituzten eta hiru proiektutara bideratu dute bildutakoa. Bestalde, martxoan egindako Munoako Musikaldian 7.500 euro bildu zituzten, eta herriko komertzio eta dendetan jarritako itxulapikoetan 3.000 euro inguru errekaudatu zituzten.

Hasiberria den urte honetarako ideiak soberan dituzte baina oraindik forma hartu behar du denak. Dena den, erakundeko kideek aurreratu dutenez, aurtengoan ere izango da musika jaialdiren bat. Badirudi Hotz Zarautzek indartsu jarraituko duela 2017 urtean.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902