Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxan da martxoak 8ko IX. Kartel Lehiaketa

Zarauzko lehiaketan parte hartu nahi dutenek hilaren 23a bitartean bidal dezakete beren lana email bidez

2017(e)ko urtarrilaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

votos | ¡comenta!

Zarautz - Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamenduak IX. Kartel Lehiaketa antolatu du martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta. Aurten bederatzigarren urtez antolatu dute sariketa eta zarauztarrek eta ingurukoek datorren urtarrilaren 23a bitartean aurkeztu ahal izango dituzte lanak, 14.00ak arte.

Kartelaren gaiak, noski, martxoaren 8arekin zerikusia izan beharko du, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da: “2017ko martxoaren 8a- Emakumeen Nazioarteko Eguna”. Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du. Lanak egiteko garaian kontuan izango da lanaren erreprodukzioak zailtasunik ez ematea eta lau tinta baino gehiago (kuatrikomia) behar ez izatea. Baztertuta geratuko dira urre eta zilar koloreak, bai eta kolore fluoreszenteak ere. Bestalde, oinarrietan jasota dagoenaren arabera, parte hartzeko bidalitako artxiboek ondoko ezaugarriak izango dituzte: tiff, jpg edo pdf-eko formatua, 300 ppp-ko bereizmena eta 3508 pixeleko zabalera eta 4961 pixeleko altuera.

Esan bezala, lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta 16 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Hori bai, egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da. Balorazio-irizpideei dagokionez, ondorengo irizpideak hartuko ditu kontuak epaimahaiak: kalitatea eta originaltasuna, proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.

Bi sari Epaimahaiak emandako saria 400 eurotakoa izango da, baina horretaz gain, jendeak gehien bozkatutako kartela ere sarituko da, hain zuzen ere, 200 eurorekin.

Lanak nahitaez ordenagailuz egingo dira eta emailez bidaliko dira berdintasuna@zarautz.eus-era urtarrilaren 23a baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak Parekidetasun Departamentura jo dezake (Zigordia kalea, 33), edo 943 005 117 telefonora deitu eta berdintasuna@zarautz.eus helbidera ere idatz daiteke. Lehiaketaren oinarriak www.berdintasunazarautz.wordpress.com blogean irakur daitezke osorik. - A.R.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902