Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteartean jarriko dituzte salgai haurrentzako antzerki programazioko bonuak

Urretxu eta Zumarragako udalek bost saio programatu dituzte eta lehenengoa otsailaren 19an izango da

2017(e)ko urtarrilaren 11a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

votos | ¡comenta!

urretxu - Zumarragako eta Urretxuko udalek haurrentzako an-tzerki programazioa antolatu dute aurten ere. Bost saio egongo dira eta bonuak datorren asteartean jarriko dira salgai.

Lehen saioa otsailaren 19an izango da. Rosa María Martínez & lagunak taldeak Nahia eta Neo lana eskainiko dute. Protagonistak neska bat eta bere txakurra dira. Estralurtarren bisita jasoko dute eta beraien eskutik benetako adiskidetasuna zer den ikasiko dute. Martxoaren 19an haurrek Gorakada taldearen Titirikontu lanaz gozatuko dute. Haurrak Txinara eramango dituzte eta han txori bat, enperadore bat eta iratxo bat ezagutuko dituzte, besteak beste.

Bonuak Urretxuko Aizpurunea kultur etxean egongo dira salgai: hilaren 17tik otsailaren 17ra, astelehenetik ostiralera

Maiatzaren 7an Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Tipi, tapa, Korrika ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizun hau Korrikari buruzkoa da.

Urriaren 22an, Markeliñe taldeak Kartoibiraka lana antzeztuko du. Istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. Antzezlan honek pertsonen jolasteko eta sortzeko gaitasuna goraipatzen du. Bukatzeko, azaroaren 19an Anita Maravillasek Pintto Pintto lana eskainiko du. Antzezlan honetan Pintto izeneko txakurkumeak adiskidetasuna zein zoragarria den gogorarazten du.

Saio guztiak Labeaga aretoan izango dira, 17.00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ez ezik. Hauek bi saio eskainiko dituzte, 16.30ean eta 18.30ean, Ederrena pilotalekuan.

Aipatu bezala, bonuak asteartean jarriko dituzte salgai: Urretxuko kultur etxean, astelehenetik ostiralera, otsailaren 17a arte. Haurren bonuak 20 euro balio du eta laguntzailearekin joateko balio duenak 30 euro. Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte. Pailazoen saiorako sarrerak 7 eurotan salduko dituzte. - A.Z.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902