Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Liburutegi Nagusiari Txillardegiren izena jartzeko eskatuko dute berriro

Bost urte beteko dira larunbatean idazle donostiarra hil zenetik

A. Zabaleta - 2017(e)ko urtarrilaren 11a, asteazkena - 06:09etan eguneratua

votos | ¡comenta!
José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi.

José Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi. (R. Plaza)

Galería Noticia

donostia - Txillardegi hil zela bost urte beteko dira asteburuan eta data horren harira, Donostiako Liburutegi Nagusiak idazle donostiarraren izena izan dezan eskatuko dute berriro Txillardegi Liburutegia herri ekimeneko kideek.

Proposamena duela urte batzuk jada aurkeztu zuten baina orduan ez zuen aurrera egin eta orain bosgarren urteurrenaren aitzakiarekin berriro ere aurkeztuko diote eskaera Udalari. Horretarako, aste ba-tzuk daramatzate jada sinadurak biltzen ekitaldi batzuetan.

Larunbatean beteko dira, hain zuzen ere, bost urte José Luis Álvarez Enparantza hil zenetik. Horregatik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte egun hauetarako. Hala, ostiralean, 18.30ean, San Jeronimo kaleko kriptan Txillardegi gogoan bideoaren aurrestreinaldia eskainiko dute. Igandean, berriz, 11,30ean, Lasala plazan, ekitaldi literario musikala egingo dute, Rafa Egigurenen eta Dorleta Urretabizkaiaren eskutik. Kantu saioa ere izango da ondoren.

Hilaren 18an, 15.30ean, EHUko Filosofia Fakultatean, Fito Rodríguezen eskutik mintegi irekia izango da existentzialismoari buruz. Azkenik, otsailaren 10ean, San Jeronimoko kriptan, Txillardegi ekologista eta animaliazalea saioa eskainiko dute Markos Zapiain eta Martin Ansok, Eguzkik antolatuta.

idazle, hizkuntzalari “Bada garaia Txillardegik izan dezan bere herrian, gure Donostian, beste hainbat kultur eragilek (Urkixok, Mitxelenak, Santamariak edota Barriolak, esate baterako) duten aitortza publikoa”, adierazi dute herri ekimeneko kideek.

Txillardegi idazlea eta hizkuntzalaria izan zen eta politikan ere jardun zuen. Leturiaren egunkari ezkutua euskaraz idatzitako lehen nobela modernotzat hartzen da. Literaturan bestelako lanak ere argitaratu zituen eta euskara batuaren sortzaileetako bat izan zen.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902