Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Quiñones, Yarza eta Areitio omenduko ditu Klink elkarteak

Bikingo Gazte Saria jasoko dute igandean Errealeko atezainak, judokak eta trialsin pilotuak

Xabier Sagarzaz Ruben Plaza - 2017(e)ko urtarrilaren 11a, asteazkena - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!
Mariasun Quiñones, emakumezkoen Errealeko atezaina.

Mariasun Quiñones, emakumezkoen Errealeko atezaina.

Galería Noticia

  • Mariasun Quiñones, emakumezkoen Errealeko atezaina.
  • Ion Areitio, trialsin pilotua.
  • Lidia Yarza judoka, Aldundiaren omenaldi batean.

Hondarribia- Hiru kirolari hondarribiarrek (Mariasun Quiñonesek, Errealaren emakumezkoen taldeko atezainak;Lidia Yarzak, iaz junior mailan Europako Kopan urrea lortu zuen judoka gazteak eta urteetan gorenean daraman Ion Areitio trialsin pilotuak) Klink elkarteak ematen duten Bikingo Gazte saria jasoko dute igande honetako eguerdian egingo den ekitaldian.

Sari hauek iaz sortu zituen Hondarribiko Hirigune Historikoan egoitza duen elkarte honek, gizarteko edozein esparrutan nabarmentzen den jende gazteari aitorpena egiteko eta hiru kirolari hauek lehenengo edizioan saritua izan zen Hondarribia Arraun Elkarteko B traineruaren lekukoa hartuko dute.

JUDOTIK FUTBOLERALidia Yarzak eta Mariasun Quiñonesek, biak 1996. urtean jaioak, elkar ondo ezagutzen dute, beraien kirol bizitzaren zati bat partekatu baitute.

Izan ere, lehenengoak judoan egin badu bere kirol ibilbide arrakastatsua (Espainiako 21 urtez azpikoen titulua eta Europako Kopan dominak lortuz, besteak beste, 78 kilotik gorakoen artean), aurreko udazken honetan Estatuko 20 urtez beherakoen taldearekin Munduko Txapelketa jokatu duen Errealeko atezaina eta bere ahizpa bikia, Nekane Quiñones (gaur egun Oiartzuneko jokalaria dena), Lidia Yarzarekin batera, Ama Guadalupekoa judo klubean ere aritu ziren garai batean, futbola behin betirako hautatu zuten arte.

lesiotik bueltanIon Areitio (1992, Hondarribia) oso gaztetandik nabarmendu izan da trialsinean eta besteak beste, Munduko eta Europako txapeldun izana da beheko kategoria desberdinetan.

Duela bi denboraldi eskumuturrean lesioa izan zuen eta etenaldi luzearen ondoren, iaz indartsu bueltatu zen hondarribiar pilotua, bai Munduko Kopara, azkenean laugarren postua lortzeko, eta bai Munduko Txapelketara, elite mailan lehenengo aldiz brontzea lortuz.

ereduak Quiñonesek, Yarzak eta Areitiok jasoko duten Bikingo Gazte sariarekin “edozein esparrutan beraien lorpen, esfortzu, ausardia eta kemenarengatik edo hobetzeko eta oztopoak gainditzeko egindako lanarengatik eredu diren pertsona gazteei” aitortza egiten die Klinkek.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902