Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
"Bat egitera, zuk egitera, euskaraz"

Korrikaren 20. edizioa Otxandion hasi eta Gasteizera helduko da lehen egunean

EP - 2017(e)ko urtarrilaren 9a, astelehena - 13:54etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail
"Zirkorrika", 20. Korrikako abestiaren bideoklipa VER VÍDEO Reproducir img

(Youtube)

Galería Noticia

AEK-k 20. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi du astelehen honetan.  Ohi bezala, aurreko Korrika amaitu zen herrialdean hasiko da  aurtengoa, Bizkaian, eta Otxandio izan da irteera emateko AEK-k  aukeratu duen herria, martxoaren 30eko arratsaldeko 17:00etan. Egun  horretan bertan lehenengo hiriburura helduko dira korrikalariak,  Gasteizera, hain zuzen.

DONOSTIA. Korrikaren arduradunek jakinarazi dutenez, Arabatik jarraitu eta  Nafarroara pasatu ondoren, iparralderantz abiatu eta apirilaren 2an  Donibane-Garazi bigarren mugarrira helduko dira korrikalariak,  goizeko 11:00ak aldera. Arratsaldeko 17:24ean Baionatik igaro,  Lapurdi eta Nafarroa Beherea zeharkatu, eta Maule iragango du  Korrikak, apirilaren 3ko 09:55ean.

Nafarroa Behera eta Garaiatik arineketan pasatu ostean,  iparralderantz abiatuko da berriro Korrika, eta apirilaren 4an  Donostiara helduko da, iluntzeko 18:45ean. Hurrengo egunetan,  Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea izango da nagusi, Bilbora heldu arte  apirilaren 6an, 16:52ean.

Lurralde guztietatik igaro ostean, Euskal Herriko lekukoak  hegoaldea eskuz esku zeharkatuko du apirilaren 9ko goizean bere  helmugara heldu arte: Iruñea. Mezuaren irakurketa eta amaiera jai  handiaren hasiera eguerdiko 12:30erako aurreikusita dago, Sarasate  pasealekuan.

Jakina denez, Korrikaren 20. edizioa izango da aurtengoa, "BatZuk"  lelopean ("Bat egitera, zuk egitera, euskaraz"). Kilometroak  erreserbatzeko aukera urtarrilaren 23an zabalduko da, eta  interesdunek Korrika bulegoekin harremanetan jartzea besterik ez  dute, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko.

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902