Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Euskara beherapenetan

Ana Urkiza - 2017(e)ko urtarrilaren 9a, astelehena - 11:51etan eguneratua

votos | ¡comenta!
  • Mail

Urte berriarekin batera etorri dira, aurten ere, beherapenak. Eta hara non, Donostian, Europako Kultur Hiriburuaren urtea itxi bezain fite eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren sinadura ekitaldiaren ondoko egunetan, "enerderas, porfavor" eskatzen dizuten denda batean eta bestean. Hasieran, ulerkor jartzen zara, "beherapenak dira eta"; urtean zehar "se necesita dependienta euskaldun" jartzen duten denda horietan, beherapenetarako ez zutela denborarik izango pentsatzen duzu euskaraz dakien pertsona bat aurkitzeko. Baina, gero, kaleetan barrena ibili ondoren konturatzen zara, erakusleihoen %80ak erdara hutsean dituela beherapenetako paperak jarrita. Eta burura ekartzen dituzu, kanpaina haiek, zeinetan bi hizkuntzatan prestatutako beherapen orriak ematen ziren, edota doako itzulpen zerbitzua eskaintzen eta ondorioztatzen duzu, doan eta ahora jaten eman ezean, urak lehenera egiten duela berriro.

Eta gogoratu dut, Frantziara joan nintzenean ikasle, hango etxebizitzarako argindarra eta telefono-haria eskatu nituenean, atzerritarren-tzako gida berezi bat eman zidatela, eskabidea frantsesez nola bete behar zen azaltzen zuena. Argigarria izan zen, zinez, hango arauek nola funtzionatzen zuten jakiteko. Eta pentsatu dut, ea guk ere zergatik ez diegun argi eta garbi esaten bai atzerritarrei zein herritarrei, zerbitzuak eskaintzekorakoan hizkuntza nola erabili behar duten. Ze gutxiago, denda bat duenari, zergak nola ordaindu behar dituen adierazten zaion bezala, zerbitzu hizkuntza nola erabili behar duen adieraztea baino.

Isuna jarri beharko litzaiokeela betetzen ez duenari? Betiko katramila! Gaur ez dut horretan sartu nahi. Baina larunbatean, zin dagizuet, isunik ordaindu ez arren, zigortua sentitu nintzela nire herrian, Euskal Herriko hiribururik ustez euskaldunenean (portzierto, hiriburua probintziako jendez mukuru zegoenean).

votos | ¡comenta!
  • Mail

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902