Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako Gaia

Kontsumo eredua eraldatzen

Oarsoaldean Kontsumo Kooperatiba bat sortu nahi dute 2017ko lehenengo hiruhilabeterako. Bertan produktu ekologikoak salduko dituzte zuzenean Euskal Herriko ekoizleek ekarritakoak eta arrazoizko prezio batean.

Erreportajea Aitziber Muga - 2016(e)ko martxoaren 15a, asteartea - 06:07etan eguneratua

votos | ¡comenta!
Oarsoaldeko elikadura burujabetzaren aldeko eragileak Xenpelar Etxean egindako bileraren ondoren.

Oarsoaldeko elikadura burujabetzaren aldeko eragileak Xenpelar Etxean egindako bileraren ondoren. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Elikadura burujabetzaren aldeko taldea sortu da Oarsoaldean kooperatiba bat eratzeko. Horrela, hainbat eragilek deituta, eskualdeko lehen bilera egin zen joan den astean Errenteriako Xenpelar Etxean. Bertan 40 bat pertsonek parte hartu zuten.

Eragileen esanetan, “proiektuak interesa piztu du. Hala, apiriletik aurrera, herriz herri zein eskualdean, lanean hasiko gara egitasmoa lehenbailehen martxan jartzeko”.

Aditzera eman dutenez, egitasmo honen helburua eskualdeko kontsumoa eraldatzea izango da. Horretarako, “elikaduraren esparruan erreferente izango den, ilusioa piztuko duen eta indar-gaitasuna dugula sinestaraziko digun proiektu bat bultzatu nahi dugu Oarsoaldean”, azaldu dute eragileek.

Euskal Herriko hainbat txokotako protagonistak (ekoizleak, elabora-tzaileak, kontsumitzaileak…) elkartuko dituen Elikadura Kontsumo Kooperatiba bat sortzea da xedea. Horrela, Euskal Herrian dagoen ekoizpena zein kontsumo-gaitasuna saretu eta modu antolatuan erabiltzeko aukera izango da.

Zirkuitu alternatiboa gauzatzen hasteko urratsak egitea da kontua. “Egungo logika pribatutik atera eta auzolanean, elkarlanean, sare bat artikulatzea nahi dugu, elikadura herritarren arteko elkartrukea bilakatzea, alegia. Elikadurarekin negozioa egin beharrean, jendarteko oinarrizko zerbitzu baten gisa uler-tzen hasi eta horrela antolatzea”, azpimarratu dute.

Auzolanean finkaturiko proiektu profesionala izango da, beraz; proposatzen dutena herritarren parte-hartze aktiboa eskatzen baitu, bestelako gizarte eredu baten ispilu izan dadin. Baina, aldi berean, proiektuak iraunkortasuna izan dezan, beharrezkoa izango du antolakuntza profesionala. Auzolana eta profesionaltasuna modu egokian txertatzean datza gakoa, taldeko eragileen ustez.

Azken helburua lortzeko, kontsumoa eraldatzeko, aurretik beste pauso batzuk lortu behar dira. Hasteko, Oarsoaldeko eta Euskal Herri osoko ekoizleen eta Oarsoaldeko kontsumitzaileen arteko aliantza bermatu behar da, elikadura kooperatibaren bidez, guztiona eta guztiontzat zabalik. Izan ere, bailarako guztientzat zabalik egongo den proiektua izango denez, bertako produktuak eskainiko dira. “Barnean sartzen ditugu beste euskal zonaldetako ekarpen bereziak”, argitu dute.

Osasungarria

Arrakasta lortzeko, eskaintza erakargarria izan behar du. “Zerbitzu erosoa eskainiz, atxikimendu maila desberdinetako herritarrak ilusionatzea da asmoa”, azpimarratu dute.

Hemen prezio justua eta kalitatezko produktuek zerikusi handia dute. Prezio justuari dagokionez, ekoizleentzat zein kontsumitzaileentzat bitartekorik gabeko prezioa justua ezarriko da, salmenta zuzenaren bitartez. Bestalde, produktuak ekologikoak edo bide horretan urrats neurgarriak emateko prest daudenak izango dira.

Baina guzti hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa da norberak bizi ohiturak aldatuz eta joera osasungarriak berreskuratuz, eragina kolektiboa duen ekarpen pertsonala bilakatzea eta “modu horretan, bestelako gizarte eredua posible dela erakusten duen adibidea”.

Gainera, eragileek defendatzen dutenez, eredu honek kontsumitzaileen osasuna zaintzen du, naturaren ziklo naturalak errespetatuz, janari garbia eta osasungarria eskaintzen baitu.

Tokiko ekonomia sustatzeko lagungarria dela ere ziurtatu dute: “Bertakoa erosiz, lekuko ekonomia sustatzeko tresna bihurtzen da. Multinazionalei dirua eman beharrean, lanpostuak sortu eta lekuko ekonomia indartzeko modu xume bezain eragingarria da. Merkatalguneei alternatiba eta komertzio txikiaren aliatua da proiektua”.

Azkenik, proiektuko partaide diren langileen lan baldintzak eta harreman laboralak duinak eta justizia sozialean oinarriturikoak izango direla baieztatu dute.

Taldeko partaide den Jon Legorburuk zehaztasun gehiago eman ditu proiektuaren inguruan: “Printzipioz, denda bat ireki nahiko genuke Oarsoaldeko herri bakoitzean. Baina ez denda arrunt bat, herri-denda bat, denda dinamiko bat: elikadura gaiarekin kurtsoak, hitzaldiak, ekoizleengana bisita gidatuak, e.a. egingo dituen proiektu bat, bultzatu nahi dugu”. Gainera, herri ezberdinetako kontsumo lan taldeekin eta denda txikiekin batera lan egingo da, jendea herrietan erostea bultzatzeko.

Denda hauetan edozein hipermerkatutan elikatzeko aurki daitezkeen produktuak lortzeko aukera egongo da. Baina berezitasun batekin. “Produktu ekologikoak izango dira noski, baina bazkideek erabakiko dute zer nolako produktuak ekarriko ditugun”, zehaztu zuen Legorburuk.

Azkenik, apiriletik hasi eta udara bitartean, bazkide kanpaina bat egingo dute Oarsoaldeko herri guztietan proiektua zabaltzeko. Honenbestez, kooperatiba 2017. urteko lehen hiruhilabetetan martxan egotea aurreikusten dute.

Proiektuaren gaineko informazio gehiago eskatzeko, talde sustatzailera hurbiltzeko edo proposamenak egiteko elikaduraburujabetzaoarso@gmail.com helbidera idatzi behar da.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902