Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kontsumo ohiturak aldatzeko taldea sortu dute

Oarsoaldeko herritarrek larunbatean Iruñerriko Landare ekimena ezagutuko dute gertutik

2016(e)ko urtarrilaren 14a, osteguna - 06:13etan eguneratua

votos | ¡comenta!

Errenteria - Oarsoaldeko herritar talde batek eskualdeko kon-tsumo ohiturak aldatu nahi dituzte. Horretarako, beste esperientziak ezagutzetik hasiko dira.

Honela, larunbaterako irteera antolatu dute Landare Iruñerriko proiektu eraldatzailea ezagu-tzeko. Ondoren, Iruñeko elkarte batean bazkalduko dute eta bertan Landareko jakiak dastatzeko aukera izango dute.

Landare Iruñerriko produktu ekologikoen kontsumitzaile elkarte bat da. Bi lokal dituzte, bata Arrotxapean eta bestea Atarrabian. Euren jarduera elikagai ekologikoz hornitzea da, gertutasun, gizarte eta merkataritza zuzentasun irizpideak jarraituz. “Azken batean, mundua eralda-tzen saiatzen ari dira, gosaldu, bazkaldu eta afaldu bezain xumeak diren ekintzen bidez”, adierazi du Oarsoaldeko kontsumo taldeak.

“Elkarlanean aritzen dira eta komunean ateratzen dituzte indarra eta ausardia. Pertsona osasuntsuak nahi dituzte mundu osasuntsu eta bidezko batean”, gaineratu dute. Horretarako antolatzen dira, nola eta nori erosiko dioten erabakiz. Landare elkarte bat da, eta horregatik, duen egitura juridikoa Iruñeko edozein kirol elkartek duenaren antzekoa da: asanblada da ordezkaritza organo nagusia, urtean behin biltzen dena.

Ekimen honetan interesa duten herritarrek izena eman behar dute irteerako autobuserako eta bazkarirako elikaduraburujabe-tzaoarso@gmail.com helbide elektronikoan. Informazio gehiago www.landare.org webgunean aurki daiteke. - A.M.

votos | ¡comenta!

Herramientas de Contenido


COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902