Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bidasoa-Txingudi

Historia eta emakumeak

MARTXOAK 8AREN HARIRA, BISITA GIDATU BEREZIA EGIN DUTE HONDARRIBIKO HIRIGUNE HISTORIKORA

hondarribia, xabier sagarzazu - Domingo, 10 de Marzo de 2013 - Actualizado a las 05:22h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Atzoko bisitaldi gidatuaren une bat, Hondarribiko Erreginaren Bastioian.

Atzoko bisitaldi gidatuaren une bat, Hondarribiko Erreginaren Bastioian. (X. S.)

Galería Noticia

EMAKUMEA eta Hondarribiaren historian zehar honek izan duen paperaren inguruko bisita gidatua. Halakotzat zegoen iragarrrita atzoko goiz ederrean 30 lagun inguru elkartu zituen Arma Plaza Fundazioaren ekimena, Emakumearen Eguna eta martxoaren 8ko ospakizunaren harira antolatua.

Iñaki Otamendi aritu zen gida modura eta interes haundiarekin jarraitu zituzten bere azalpenak bisitaldi honetara etorritakoek.

Ibilaldia Arma Plazan hasi zen, bertako gaztelua eta orain Paradorea denaren historiarekin abiatzeko. Ondoren, Jasokunde eta Sagarrondoko Amaren parrokia eta honen dorreari buruzko xehetasunak ezagutu ahal izan ziren.

Handik, Apezpiku Plazara joan ziren bisitariak eta gero, Erreginaren Bastioira. Tarte guzti honetan, gizonezkoenak izan ziren aipatutako izen gehienak, printze eta erregeenak batipat eta emakumeenak, hauekin ezkondutakoenak: Gaskuñako Leonor Gaztelako Alfontso VIII.arekin ezkontzekoa zela, hau Hondarribitik pasa zela, edo Felipe printzea eta Gaztelako Juana Eroa deiturikoa nola Hondarribitik pasa ziren Flandriatik Toledoko gortera bidean...

Aipagarria ere Errege Katolikoen balidoa zen Bernardo de Rojas y Sandoval Hondarribitik pasa zela eta bertako emakume bat, Dominga de Alzaga, ezagutu eta semea izan zutela. "Mutil hori de Rojasen ezkontzaz aparteko semea zen. Horregatik legez erlijio-gizona izan ezin bazuen ere, mutiko hura, Cristobal de Rojas y Sandoval, Sevillako artzapezpiku izatera iritsiko zen eta Carlos V.a enperadore boteretsuaren fede-aitorlea", aipatu zuen gidak.

ikerketa gutxi, tamalez

XX. mendearen lekuko

Bisitan zehar, Iñaki Otamendik aipatu zuen ere Pirinioetako Bakearen baitan Luis XIV. eta Maria Teresa printzesaren artean egin zen boterezko ezkontza. Eztabaidarako eman zuen ere, bisitarien artean, 1638. urteko setioak, honetan emakumeek izan zuten paperak eta ondoren Alardea izan denaren ingurukoek, eta interesgarria izan zen XX. mendearen inguruko gertakarien kontakizuna.

"Denboran atzera egiten bada, oso gutxi dakigu emakumeen paperari buruz eta garaiko testuinguruan ere kokatu behar da hau, bestelako pentsamoldeak zeudelako. Baina gustagarria izan da nola gerturatu diren pertsonak askok, bai zuzenki edo gurasoen bitartez Gerra Zibil ondorengo gertakari eta pertsonei buruz daukaten bizipen pertsonal hori azaltzea", esaten zuen Otamendi gidak bisitaren ondoren.

Taldean 30 lagun inguru zeuden, emakumeak gehienak, eta ia denak hondarribiarrak, baina ez denak. Jone Telletxea ziburutarrak "oso polit eta interesgarritzat" jo zuen ibilaldia, baina "euskara gehiago ez erabili izanak" atsekabetu zuen.

Bisitarietako asko, Emeki emakumeen elkartekoak ziren. "Pena da emakumeen paperaz eta nola bizi zirenaz asko ez dakigula. Bisita interesgarria izan da, edozein kasutan, eta jendea animatu da", esaten zuen Montse Garmendiak.

las claves

Atzoko bisita gidatuaz aparte, Hondarribiko historia eta hondarea albiste izango dira datozen egunetan. Hondarribiko Udalaren ekimenez duela ia urtebete lanean hasi zen Arma Plaza Fundazioak Hondaredun Hondarribia izenburuko nazioarteko foroa antolatuko du. Asteartean eta azteazkenean, nazioarteko aditu eta arkitektuak elkartuko dira, eta horien artean, Latinoamerikako Arkitekturaren Dokumentazio Zentroko sortzaile den Ramón Gutiérrez, Katalunian UNESCOk duen ondare sailburu Lluis García, edo Pablo Fernández Longoria, mundu mailako World Monuments Fund (WMF) erakundeak Espainian ordezkari duena, besteak beste. Asteartean hiriko guneak ezagutu eta bisitatuko dituzte aditu guzti hauek eta hurrengo egunean, Hondarribiko ondarearen inguruko ekintzak landu eta Hondarribiko Foroaren Adierazpena izena izango duen agiria osatuko dute.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902