Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Mirarte

Mo Yan euskaraz estreinakoz

MAIALAEN marinek eta AIORA jakak jokin zaitegi beka irabazi dute liburu bat txineratik zuzenean itzultzeko

donostia, maialen ezquerro - Miércoles, 6 de Marzo de 2013 - Actualizado a las 05:23h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Mo Yan idazlea

Mo Yan idazlea (EFE)

Galería Noticia

aiora jaka Itzultzailea MAIALEN MARiN Itzultzailea

MAIALEN Marinek (Donostia, 1983) eta Aiora Jakak (Donostia, 1982) egindako lehen elkarlanak Jokin Zaitegi beka irabazi du, Mo Yan Nobel saridunaren Nagusia gero eta umoretsuagoa dago ipuin bilduma txineratik zuzenean euskaratzeko.

Zortzi ipuinez dago osatuta liburua eta aurtengo Durangoko Azokarako egongo da argitaratuta. Maialenen aburuz, pozgarria da lehen aldia delako XX. mendeko txinatar literatura modernoa eta garaikidea euskaraz argitaratzen dena. Gainera, Mo Yan idazlearen euskaratzen den lehen liburua da.

Zeharkako itzulpenak

Lehen aldiz euskaraz

Txinan ezagutu zuten elkar bi dosnostiarrek baina bakoitza bere aldetik ibili da itzulpen munduan. Maialenek Itzulpengintzan lizentziatu zen Bartzelonan, ingeles eta txinera espezialitatean, eta Frantzia eta Txina aldean ibilitakoa da. Aiora berriz, Gasteizen ikasi zuen eta Joseba Sarrionandiaren itzulpen lanari buruz egin zuen tesia, bertan literaturari eta itzulpengintzari buruzko gogoeta bat eginez.

Elkar argitaletxeko editoreak Aiorari galdetu zion behin ea norbait ezagutzen zuen epaimahaia izateko eta hainbeste hizkuntza dakien Maialen etorri zitzaion burura. Baina ez zuen imajinatu inondik inora harreman hartatik elkarlan bat suertatuko zela.

Azkenean Maialenek proposatu zion Aiorari bien arteko elkarlana aurkeztea. Maialen ez zegoen ohituta euskarara itzultzera, beti gaztelaniaz lan egin baitu, baina Aiorak lagundu zion lana borobiltzen. Maialenek testua txineratik zuzenean euskarara itzuli eta Aiorak euskaraz idatzitakoa zuzendu zuen, betiere txinera ahalik eta gehien gerturatuz.

Nahiz eta lan handia izan, Aiorak dio asko ikasi dutela elkarrengandik, berak txinerako egiturak ikasi dituela eta Maialenek berriz, euskarara itzultzeko moduak. "Nik ere egokitu behar izan dut Maialenen itzultzeko erara, beti pentsatuz hori dela txineratik gertuen dagoena", azpimarratu du Aiorak.

Aioraren aburuz, helburua bikoi-tza izan zen, bai txineratik itzultzea eta ez ingelesez beste askok egin duten bezala, eta baita euskaraz ere ongi egokitzea. Epaimahaiak esan zuenez, "jatorrizkoari ondoen lo-tzen zitzaion proiektua zen eta euskaraz ondoen funtzionatzen zuena ere bai". Beraz, lortu dute beren helburua.

Guztira, 23 lan aurkeztu ziren eta haietatik lau bakarrik izan dira zuzenean txineratik itzulita baina Maialenen esanetan, ez dira hain gutxi izan, kontutan izanda ez dagoela XX. mendeko Txinako literatura euskarara itzulita. Gainera, nabarmendu duenez, Euskal Herri mailan ez dago txinera ikasteko aukera Unibertsitatean, ez baitago normalizatuta. Beraz kanpora joateko beharra dago, bai Bartzelonara edota bai Granadara. Gainera, "Filologia txinoa delakoa Espainia mailan ez da existitzen eta Frantziara edo Ingalaterra joan behar duzu", aipatu du Maialenek.

Bere tesian, Maialenek Espainia mailan publikatuta dauden literatura txinatarrezko itzulpenak landu zituen eta Mo Yan autorearen eleberrietan murgildu zen bereziki, "idazle txinatarren artean gehien itzuli den autorea izan delako", gaineratu du. Guztira idazlearen zazpi bat nobela daude gaztelaniaz, besteak beste, Sorgo Rojo, Las baladas del ajo, La vida y la muerte me están desgastando, Grandes pechos amplias caderas, La República del vino eta Rana.

Hala ere, Maialenek aipatu du gaztelaniazko itzulpenak ez direla kalitatezkoak. Gehienak ingelesetik daudelako hartuak, hau da, itzulpenak zeharkakoak dira. Gainera, anglosaxoiek itzultzeko era berezia dute, gauza asko moldatzen dituzte eta hori gaztelaniara pasatuz askoz ere gehiago aldatzen da. Txineratik zuzenean ez itzultzeko beste arrazoiak, denbora eta dirua izaten dira, ingelesetik itzultzea azkarragoa eta merkeagoa baita, itzultzaile gutxi baitaude eta tarifa altuagoak direlako.

Maialenen hurrengo proiektua Shen Congwenen bigarren eleberria itzultzea da, 2010. urtean Calma izenburupean argitaratu zuena.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902