Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko dituzte auzoko jaiak
Bazkari herrikoiak, bertsoak, pintxo lehiaketak eta danbor hotsak izango dira nagusi
a.z. - Jueves, 10 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:22h
votos
comentarios
Santa Marina auzoko festako danborradako haurrak (A. L)
Vista:
Donostia. San Sebastian eguna iristear da eta, horrekin, ohi bezala, Antiguako festak ere helduko dira. Bihar hasi eta asteburu honetan eta hurrengoan izango dira ospakizunak auzoan, hilaren 20ra arte.
Beroketa lanetarako, gaur bertan eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte eta Dokan bakarrizketa saioa egongo da. Baina festei behar bezalako ongietorria bihar egingo diete: 17.00etan haurren jaitsiera izango da, Jakintza eta Larramenditik Benta Berriraino. Potxin eta Patxin pailazoekin gozatuko dute ondoren eta merendola ere izango dute Benta Berriko plazan. Nagusien txanda 19.00etan izango da, orduan izango baita jaietako txupinazoa. Ondoren, ohi bezala, poteo elegantea izango dute antiguotarrek eta gauean kontzertuak izango dira frontoian, Besteik-Pe, Proiekto nombre eta Ai ene! taldeekin.
Larunbatean, besteak beste, kuadrilen arteko bazkaria antolatu dute eta baita ginkana herrikoia ere. Perkusio tailerra eta jolasak izango dira txikientzat eta baita Far West antzezlana ere (Lugari-tzen). Berbena ez da faltako gauean, frontoian.
Igande goizean haurrentzako jolasak izango dira Gaskuña plazan eta baita toka txapelketa ere. 18.00etan hirugarren aldiz Mikel Laboa bertso sariketa izango da, bertsolari gazteekin. 55 urtetik gorakoentzat berbena ere prestatu dute iganderako.
hurrengo asteburua Datorren astean zehar bakarrizketa saioak eta dokumental bat eskainiko dituzte, besteak beste, baina jaien programa ostegunean itzuliko da indartsu. Txokolate dastaketa, kaxuela txapelketa eta tabernen arteko pintxo lehiaketa prestatu dituzte hilaren 17rako.
Ostiralean, aldiz, buruhandiak eta txarangak izango dira haurrentzat eta kontzertu gehiago hartuko ditu frontoiak.
Larunbatean, San Sebastian egunaren bezperan, hain zuzen ere, ikurriñaren igoera egingo dute Sansustene danborradakoek Benta Berriko plazan. Hortik aurrera, hiri osoan bezala, danbor hotsek ez dute atsedenik emango 24 orduz.
Hala, San Sebastian egun handian bestelako hitzorduak ere izango dituzte antiguotarrek. Esaterako, gaupaseroen argazkia aterako dute eguerdian frontoian.
Egun horretan bandera jaistearekin batera (Baso Etxearen danborradaren eskutik) bukatuko dira aurtengo festak. Horretarako, hala ere, oraindik hamar egun dituzte aurretik antiguotarrek.
· Bihar. Umeen jaitsiera (17.00), txupinazoa (19.00), poteo elegantea (20.00), Auzorock frontoian (22.00).
· Larunbata. Aizkora apostua (12.00), Kuadrilen bazkaria (14.30), Ginkana (16.30), perkusio tailerra (19.00), Far West antzezlana (20.00) eta berbena (23.00).
· Igandea. Herri dantza (11.30), haur jolasak (11.30), toka txapelketa (12.30), Do not disturb antzezlana (13.00), bertso sariketa (18.00), helduentzako berbena (18.00).
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad