Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
maddalen iriarte - Jueves, 10 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:23h
votos
comentarios
aZKEN bolada honetan gauza asko gertatzen ari dira trena protagonista delarik, edo protagonistak trenean doazelarik. Sarri errepikatu izan da Patxi Lopezek, artean lehendakaria zela, trenez zihoala, trenetik egin zuen adierazpena, Aieteko konferentziaren ondoren ETAk armak behin betiko utziko zituela iragarri zuenean. Abiadura handiko trena eztabaida handiak sortutako gaia da Euskal Herrian eta hainbat trenbide zati eginak dauden arren, askok uste du bizi dugun krisi egoera honetan atzeratu egin beharko litzatekeela lan horren jarraipena eta egoera hobetzen denean erabaki zer egin, kontuan izanda ez Espainian ez Fran-tzian, gaur gaurkoz ez duela lotura garbirik. Nolanahi ere Eusko Jaurlaritzak argi du oinarrizko azpiegitura dela eta Espainiak eman beharreko dirua ere aurreratuko luke ondoren kupotik kentzeko.
Ba abiadura handiko trenez, Bartzelonatik Figueresera eta bueltan Gironara joan ziren atzo Artur Mas Generalitateko presidentea, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidentea, Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroa eta Felipe Borboikoa, Espainiako printzea. Gauzak dauden bezala, pentsatzen dut batzuk eta besteek nahiago izango zutela beste plan bat baina euren karguek hala eskatuta, hantxe joan ziren aurrez aurre eserita. Futbolaz, Messiz, eta Eguberritako jan-edanez aritu omen ziren. Telebistak asko gizen-tzen duela ere esan omen zuen Rajoyk. Ez referendum eta ez antzekorik! Abiada bizian egindako bidaiaren ostean, iritsi zirenean, Rajoyk esan zuen tren hori espainiar guztien lorpena zela, horixe dela herria (Espainiakoa, ulertzen da) egitea. Printzeak Espainiaren bertebraziorako duen garrantziaz hitz egin zuen. Masek esan zuen tren horrek eta bide berri horrek, Europarako atea zabaltzen duela eta urrutirago iristeko bidea dela. Ez dakit trenaren traka-traka izango zen baina argi dagoena da tren beretik ere oso ikuspegi ezberdinak atera daitezkeela.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Publicidad