Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Joxe Ramon Garateri

Miércoles, 9 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:22h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Cartas a la Dirección

Ostiralean hil zitzaigun Joxe Ramon Garate. Urrestillan bizi izan zen eta are garrantzitsuagoa dena, Urrestilla bere baitan eraman zuen eta bihotz eta arima aritu zen herriaren eta herritarren aldeko lanean.

16 urtetan zehar zinegotzia izan zen Azpeitiko Udalean, eta hemen, eguneroko lanean, borondatearekin eta gogotsu, herritarren bizi beharraz arduratu zen etengabe. Eta lortu zuen, lortu bazuen, Urrestillak Joxe Ramon udal arduretan zelarik aldaketa sakona izan baitzuen: euskararen garapena da horren adibide edo eraiki zuten frontoi berria edo bariantea... hobekuntza nabarmenekin, gaur ezagutzen dugun Urrestilla ederra izateko pausu erraldoiak eman zituen.

16 urte izan ziren udal lanean, eta urte horietan guztietan, herritarren konfiantza izan zuen. Eta ez dago zure bizilagunek, zauden lekuan zaudela, hala nahi dutelako, hauen bizimodu hobeagoa eta oparoagoa egiteko aukeratua izateko konfiantza izatea eta beraiek ordezkatzeko ohorea izatea bezalakorik.

Joxe Ramon Garatek Urrestilla eta Euskal Herria zituen amets, eta ametsera bideratu zituen bere esfortzu handienak, eta horregatik, bere herrian errespetatua eta maitatu izan da. Baina ederki ulertu zuen Joxe Ramonek herriaren alde egitea ez dela elkarri mokoka edo traba egiten ibiltzea, gure ingurukoei laguntzen eta bizia errazten saiatzea baizik. Bakoitzak ahal duen lekutik, duen iritzi, ikuspegi, edo kolore politikotik ekarpenak eginez gure herria egiten ari gara, eta horretan Joxe Ramonen eredua oso garrantzitsua da. Joxe Ramonek lana egin zuen bere bizi osoan zehar, lan gogorra: harro egoteko arrazoiak badituzte bere ingurukoek.

Eta guri bere lanagatik eskerrak ematea eta berak ireki bide eredugarriari jarraitzea dagokigu.

Urtarrila berria dugu Azpeitiko herrian. Urte berriak egunero egunsenti berriak ekarriko dizkigu, eta egun bakoitza esnatzean adorez eta gogoz begiratu beharko diogu egunari. Gauzak hobeto egin eta hobetzeko borondatearekin, Joxe Ramonek egingo lukeen bezala.

Eneko Etxeberria

Azpeitiako alkatea

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902