Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Jexux Aizpurua Barandiaran - Lunes, 24 de Diciembre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Abenduaren 1a egun seinalatua Donostian, bertan izan baita euskararen aldeko Ngarren manifestaldia. Iluntzean Hendaiako Bixintxo elizako organo-kontzertura joateko parada izan dugu, aurrez Pausuko zubian Lapurdi irakurri ondoren. Antolatzaile les Amis de l´Orgue Saint Vincent , Hendaiako Herriko Etxea eta Diputación Foral de Guipúzcoa (sic).
Sarreran emakumezko batek jendea sartu ahala egitarau-orriak banatzen jardun du; frantsesez; hara hemen lehendabiziko ostikada. Zintzilika diren hiru berogailuen berotasuna nabari da. 8:15ean, artean inor gutxi barnean, Ainhoa Franco soprano urretxuarra eztarria berotzen ari da Beethovenen Ave Maria kantatuz; ustekabeko primizia goiz joateagatik. Aldare aurrean bi pantaila daude, koruan gertatzen denaren berri ikusleek zuzenean izan dezaten. Guztira 40 lagun.
Orduarekin batera antolatzailea -65 urte inguruko gizonezko ile urdindua- mikroa eskuan, kon-tzertuaren argibideak ematen hasi da, arestian aipaturiko sopranoa eta Fernando Gonzalo donostiarra organo-jolea aurkeztuz; guztia ele bakarrez, frantsesez. 2. ostikada. 1. solairuan ekitaldia bideo-kameraz hartzen ari dira, pantailetan islatzeko asmoz; 3. ostikada. Hobe ikusi ahal izateko, elizan eskuin aldeko argiak ere itzali egin dituzte. J. Langlais, J. Brahms, F. Lozano, W.A. Mozart, J.B. Bach, G. Puccini, N. Otaño, E. Gigout eta Belliniren lanak banan-banan jo aurretik aurkeztu dira, batzuetan pasarte batzuk organo-joleari joaraziz.
Ainhoa Franco emaztea jantzi morez, jertse beltx motzez eta gerriko zabal beltza soinean zuela zegoen. Egile bakoitzaren lana amaitu ostean, jendeak txaloka jardun du eta organo-joleak nahiz sopranoak atsegin handiz eskertu dituzte entzuleak.
Nemesio Otañoren Maritxu nora zoaz izan da euskal konposatzaileen lan bakarra. Amaierako oparia Gabonetako Haurtxo txikia izan da.
Kontzertu hagitz entzungarria eta ederra; euskara orain ere, ordea, herren. Erakundeek laguntza ematea ez da aski; zenbait baldintza jarri beharra dago. Dirua musu truk gaur egun inork ezer ematen al du? 4. ostikada!
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Funerarias López, un anuncio navideño para morirse
Una compañía guatemalteca muestra una imagen muy navideña y sugerente de la muerte como felicitación.
Pedrerol justifica sus críticas a los becarios sin pedir perdón
El presentador entiende que se partó mal con el equipo técnico y asegurá que el culpable no fue un becario.
Son jóvenes y con una idea muy clara: da igual que haya crisis si se cuenta con buenas ideas y el dominio de los entornos tecnológicos que les permite sacar adelante negocios innovadores.
Publicidad