Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Larunbateko irudiak begietan zintzilik dituela, Arkaitz Estiballes (Galdakao, 1977) saiatzen da finaleko irakurketa hotz bat egiten, baina nekez ateratzen zaio analisi-epelik, Bilboko Bizkaia Arenan bizi izandako emozioak eztarrian gora baititu oraindik
iñaki mendizabal elordi - Lunes, 17 de Diciembre de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Vista:
BILBO. Arkaitz Estiballes negarrez ikusteak zaletu ugari hunkitu zuen larunbateko finalean. Baita Fredi Paia malkotan ikusteak ere. Sentipenak eta oroitzapenak denak metatu ziren oholtza gainean, emozioz betetako uneak sortu zirela bertan. Estiballesek bere bigarren txapela lortu du jarraian, eta Bizkaian errege bihurtu da diziplina txundigarri honetan, hots, bertsolaritzan.
Txapelduna zinela jakin ostean, hunkitu egin zinen.
Bai. Batetik, ez nuelako espero. Duela urte biko finalean bai, hurbilago ikusten nuen txapela, oraingoan ez hainbeste. Gero saio oso parekatua begitandu zitzaidan, denok egin genituen gauza dotoreak, eta, azkenik, jende mordo bat etorri zitzaidan gogora. Hori dena pilatuta hunkitu egin nintzen.
Negarreraino.
Bai, une polita izan zen, oso hunkigarria.
Aurreko egunak larri bizi izan dituzu, ohi duzun legez? Parrandarik egin zenuen aurreko gauean?
Ez, oraingoan ez. Eztarria txarto neukan, baja ere hartu behar izan nuen oraintsu, eta pentsatzen nuen ahotsik gabe geratuko nintzela oholtzan. Parranda egin beharrean ohean egin nituen orduak eta orduak, bezpera ia osoa, eta azken gauean loak hartu ezinda ibili nin-tzen. Ordu bi eta erdietan atera nintzen ohetik, dutxa bat hartu, apur bat jan, kafetxo bat hartu eta saiora. Baina, alderantziz badirudi ere, final honetara trankil joan naiz, inoizkorik trankilen. Oholtzara igo aurretik egiten dugun pasioan konturatu nintzen horretaz, jendeari begira joan nintzelako, lagunak agurtzen...
Leku berriak lagundu zizun?
Bai, lekua aproposa da. Asko gustatu zitzaidan Bilbao Arena, eta tenperatura ederra zegoen, guk asko eskertzen duguna, hotz-berotan ibiltzen garelako beti, herriz herri, non zer aurkituko. Eta hotza egiten badu, edo bero larregi, horrek guztiak eragina dauka bertsolariarengan. Larunbatean, ostera, mahuka motzetan kantatu nuen, elegante. Gero oholtza bera zelan jarri zuten ere... Oso ondo zegoen, ez hain goian, eta entzuleen lehen lerroak gugandik hurbil. Hori asko eskertzen dut nik. Ni txapelketa zalea baino bertso-afari zalea naiz, eta bertsozalearen hurbiltasun hori gustuko dut.
Erabat gustura geratu zinen zure saioarekin?
Zortziko handian gustura geratu nintzen, eta uste dut errima eta ideia aldetik ahalegin polita egin nuela.
Gazan zeuden kazetarien profila landuz, Iratxerekin.
Bai, hori da. Ez zen elkarren kontra egiteko gaia, eta ondo moldatu ginen. Ezustea 6ko motzean hartu nuen, puntuazio ona neukala ikusitakoan. Ez nuen espero halakorik, ez baitzen gai explosiboa izan. Asko kostatu zitzaidan.
Mireni idatzi behar zenion gutunarena diozu.
"Ezustea 6ko motzean hartu nuen, puntuazio ona neukala ikusitakoan. Ez nuen espero halakorik"
Bai. Hor ez nintzen lar gustura atera. Tonu gozoa erabili nuen... Errealismo puntu bat izan zuen, hori bai.
Akaso zortziko txikian Etxahun lagunarekin eginikoa izan zen tanta bat motelagoa...
Baliteke. Kolpe solteak eman genituen, txukun egin genuen, baina akaso ezin da esan askozaz gehiago, ez. Agian ez genuen asmatu.
Bakarka bai, ondo ibili zinen, eta puntutara ere nahiko txukun.
Aspaldian nabil gustura puntuei erantzuten, eta horretan entrena-tzen. Egokitu zitzaidan baita Cabacasena, hau da, hunkitzen duen gai bat. Eta nik Cabacas buruan nuen aurreko asteetatik. Basaurin kantatu nuenean ez nuen aipatu baina orain dela aste bete bere lagunek eginiko bideo bat heldu zitzaidan eta... Tira, ondo gogoan nuela.
Eta bakarkakoan, zelan ikusi zenuen zeure burua?
Gustura gelditu nintzen, batez ere lehenengo bertsoarekin. Gero eskapadatxo bat izan nuen, baina tira. Ideia argi etorri zitzaidan eta ez nintzen konplikatu. Edozelan ere, nik uste orain dela urte bi baino hobeto bota nituela bertsoak, baina oraingo honetan beste kontu batzuk zaindu ditudala esango nuke: gaiari heltzeko modua, detaileak, amai-tzeko modua...
Hori dena irabazi duzu bi urtetan?
Eta txapel bi (barreak). Eta galdu ile pilo bat (barreak ozen). Tira, nik uste dut baietz, detaileei erreparatzen diedala orain gehiago. Zer edo zer irabazi dugu.
2010eko saioa biribilagoa iruditu zitzaizun larunbatekoa baino?
Bai, konpletoagoa egin nuela esango nuke. Akaso bertso gogoangarri gehiago bota nituen, ez dakit. Aurten gehiago izan da lan zikina, ofizioz ofizio eutsi, fin ibili, hankarik sartu ez eta azkenera arte heldu.
Eta azkenean Igor eta zu aurrez aurre. Trankil ibili zarela diozu, baina Igor aurrean edukitzeak errespetua emango zizun, ezta?
Duda barik. Igor eredu galanta da guretzat, txapel mordoa dauka eta gu bertsotan hasi ginenean berari begira egoten ginen sarritan. Eta berarekin hor parez-pare egotea oso hunkigarria izan zen, baina azkenean txapelketa bat da eta bertsotan eginbeharra dago, aurrean dagoenari larregi begiratu barik.
Diozu Kartzelakoan irabazi zenuela txapela.
Hasieran, ofizioetan, distantzia neurtzen ibili ginela esango nuke, elkar errespetatuz, eta gero 6ko mo-tzean nik uste ideia politak moldatu nituela, ateraldi kuriosoak, tartean Donostiako ezkontzan gertatutakoa eta Pantojaren hortzak erakutsi behar hori, aspaldi famatua egin zena. Eta gero, Kartzelakoan, hortxe eman nion buelta Igorren abantailari. Ez dut berea entzun, baina gaia asko gustatu zitzaidan (etxean zaude bakarrik eta aspaldian gordeta zeneukan ardo botila zabaldu duzu) eta asko konplikatu gabe moldatu nituen bertsoak.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
La madre del autor del tiroteo aconsejó a su canguro que nunca diera la espalda al niño
La madre de Lanza hacía acopio de armas por si se destaba el caos - Comienzan los funerales en Newtwon (Connecticut) por las víctimas de la matanza escolar.
Fofito, Santiago Segura y Malú redactan "El currículum de todos"
Iciar Bollaín reúne a humoristas y deportistas en el anuncio navideño de la firma de embutidos.
Leo Messi: "Todos podemos ayudar a acabar con la mortalidad infantil"
El barcelonista es embajador de Buena Voluntad de Unicef
Urkullu a su Gobierno: "Hay que remar juntos porque Euskadi puede ser mejor"
Ha emplazado a los nuevos consejeros de su Gobierno a que hagan del trabajo en equipo su seña de identidad.
El TC permite la asistencia sanitaria de inmigrantes sin papeles en Euskadi
Mantiene la suspensión cautelar de las medidas relacionadas con el copago farmacéutico.
La dirección de CAF retira su ERE en Beasain
La dirección de CAF ha dejado "sin efecto" el ERE de suspensión que afectaba a 869 trabajadores de la planta de Beasain
Flickr selecciona las mejores fotos del 2012
Ha seleccionado las doce imágenes más populares del año, en función de la actividad de los usuarios
Publicidad