Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
XXIX. edizioa izan den honetara 60 lan aurkeztu dira
Unai Oiartzun irundarra eta Mikel Arruabarrena hondarribiarra irabazle izan dira maila nagusietan
Xabier Sagarzazu - Domingo, 16 de Diciembre de 2012 - Actualizado a las 05:28h
votos
comentarios
Irabazle eta epaimahaikideak, atzoko sari-ematearen ostean. (argazkia: X.S.)
Vista:
hondarribia. Atzo eguerdian burutu zuen Hondarribiko Udalak XXIX. Bordari eta Satarka literatura sarien ematea. Aurten, 60 lan aurkeztu dira heldu eta gaztetxoen arteko mailetan eta irabazle nagusi izan dira Unai Oiartzun, irundarra, Bordari narrazio lehiaketan, eta Mikel Arruabarrena, hondarribiarra, Satarka olerki lehiaketan.
Sari-ematea udaletxean egin da eta guztira 60 aurkeztu dira lehiaketa hauetara: 29 Bordari sariaren bila (horietatik 21, helduen A mailan eta 8 gaztetxoen B mailan) eta 31 olerkien Satarka lehiaketara (24 eta 7, hurrenez hurren, A eta B mailako sarien bila).
sarituak XXIX. Bordari lehiaketako A mailan, Unai Oiartzunek 800 euro eta oroigarria eraman ditu Sekretua hilobira izenburuko lanarengatik eta bigarrena (400 euro eta oroigarria) Asier Osinalde donostiarrarentzat izan da Lehenengo bezeroa lanarekin. Ainara Elizondok irabazi du hondarribiar egile onenaren 400 euroko saria, Haizea isiltzen denean lanarekin.
Narrazio lehiaketako B mailan, aldiz, Laura Gallego hondarribiarraren Izurdeek badakite dantzan lanak lortu ditu sari nagusia (400 eurokoa) eta bertako egile onenarena (250 eurokoa); bigarren saria, Nahia Puente irundarrarentzat izan da Eskubeltz izeneko narrazioarengatik.
Satarka olerki lehiaketan, helduen A mailan Mikel Arruabarrena hondarribiarraren Bohemiak merezi izan du, epaimahaiaren ustez, 800 euroko sari nagusia, eta honekin batera, bertako egile onenari dagokion beste 400 euroko saria. Ainara Elizondok, kasu honetan, bigarren saria lortu du (400 euro eta oroigarria ere bai, nola ez) Izenak izanari zor izenburuko lanarengatik.
Azkenik, Satarka olerki lehiaketako B mailan, Garazi Castaño donostiarraren Mozkor baten kantu goibelak lana nagusitu da eta Eider Perez sanpedroarra bigarren izan da Hanka bat bestearen jarraian lanarekin. Hondarribiar onenaren saria Inge Salaberriak eraman du Biziaren kontuak koloreztatzen olerki lanarekin.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El Govern ve "sabotaje" en el recurso del euro por receta
Para no cumplir con su objetivo del déficit.
La mujer que perdió un ojo en las protestas del 14N pide que "se haga justicia"
Ester Quintana ha ratificado la querrella criminal interpuesta contra el mosso que disparó el proyectil que la hirió
¿Qué opinas de la actitud de la afición realista para con el equipo txuri-urdin? Debatimos sobre esto en la tertulia 11 metros de esta semana.
Flickr selecciona las mejores fotos del 2012
Ha seleccionado las doce imágenes más populares del año, en función de la actividad de los usuarios
Publicidad