Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskarazko antzezlan onenak ikusteko aukera izango da Azpeitiko Topaketetan

XXX. edizioko emanaldiak bihartik hilaren 18ra bitartean eskainiko dira Soreasun

Glu-Glu taldeak euskal gatazkari buruzko 'Elkarhizketa su txikitan' lana estreinatzeko bi saio egingo ditu 9an

Jabi Leon - Jueves, 1 de Noviembre de 2012 - Actualizado a las 05:27h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Tpaketen aurkezpenean parte hartu zuten lagunek, atzo Azpeitiko udaletxeko ganbaran.

Tpaketen aurkezpenean parte hartu zuten lagunek, atzo Azpeitiko udaletxeko ganbaran. (jabi leon)

Galería Noticia

Azpeitia. Euskaraz ekoiztutako antzezlana gustuko duten guztiek ezinbesteko hitzordua dute hilabete honetan Azpeitiko XXX. Euskal Antzerki Topaketekin.

Izan ere, euskarazko antzezlan onenekin disfrutatzeko parada izango da bihartik hilaren 18ra bitartean Urola Erdiko herrian. Emanaldi gehienak (guztira dozena bat taularatuko dituzte) Soreasu antzokian (550 lagunentzako jarlekuak daude) izango dira baina, hala ere, ekitaldi ezberdinak burutuko dira Sanagustin kulturgunean eta gaztetxean ere.

Udaleko, Azpeitiko emakume tailerreko eta Glu-Glu taldeko ordezkariek atzo aurkeztu zuten Euskal Antzerki Topaketen aurtengo ediziorako prestatutako egitaraua.

Beraiekin batera jardunaldiak iragartzen dituen kartelaren egileak diren Borja eta Maite Eizagirre anai-arrebak izan ziren aurkezpenean (900 euroko saria jaso zuten Eneko Etxeberria alkatearen eskutik).

Edonola ere, Azpeitian ohitura dutenez, konpainia profesionalak eta amateurrak arituko dira antzokiko eszenatokian. Nola ez, adin guztietako publikoari zuzendutako emanaldiak egongo dira aurten ere.

Programari hasiera ona emateko Artedrama konpainiaren Publikoari gorroto antzezlanaren estreinaldiarekin disfrutatzeko aukera izango da bihar, 21.30ean, Soreasun. Larunbatean, berriz, Goenkale antzezlana ikusi ahal izango da (ordu eta leku berean) Pausoka eta Glu-Glu taldeen eskutik.

Eta Antzerki Topaketen lehen asteburuari amaiera emateko haur eta helduentzako Zapata gorriak antzezlana izango da igandean ikusgai, Patata tropikala taldearekin.

Euskal gatazka oholtzara Glu-Glu konpainiak Elkarhizketa su txikian antzerki dokumentalaren aurre-estreinaldia egingo du datorren asteartean, 20.00etan, Azpeitiko udaletxeko ganbaran. Saioa gonbidatutako prentsa eta kultur eragileentzat izango da baina zaletu guztiek hilaren 9an izango dute antzezlan hau ikusteko aukera (20.00etan eta 22.30ean) Soreasun.

Galder Perez, obraren egilea eta zuzendariak atzoko aurkezpenean aurreratu zuenez, Elkarhizketa su txikian lanak "euskal gatazka konpontzeko azken hamar urteotan Ginebran, Oslon, Loiolan edo Elgoibarko Txillarre baserrian izandako elkarrizketak" jasotzen ditu.

Beraz, antzezlanak, "ezinbesteko elkarrizketa eta bilera sekretu haiek" eramango ditu taula gainera, "bere lorpen eta frustrazio guztiekin, eta baita bere ondorioekin ere: ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaiera eta bake prozesuaren zein elkarbizitzaren hasiera".

Estreinaldi honen ondoren zaletuek Euskal teatro berri bate beharra: euskal komedia izenburupean burutuko den mahai inguru batean parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 10ean Sanagustinen.

Egun berean, Tartean konpainiak Lingua nabajorum antzezlana aurkeztuko du herritarren artean. Emanaldi hori 21.30ean hasiko da Soreasun baina horren aurretik Ehaze Antzerkizale elkarteak III. Antzerkizale saria banatuko du.

Azaroaren 11n Panta Rhei taldeak Auzokideak lana aurkeztuko du eta hurrengo egunean bailarako eskoletako haur eta gaztetxoei zuzendutako saioak hasiko dira. Emanaldi horiek 11.00etan eta 15.30ean eskainiko dira Soreasun, hilaren 15era arte, hain zuzen ere.

Azken egun horretan ere antzerki amateurraren txanda hasiko da XXX. Euskal Antzerki Topaketetan. Hori dela eta, hilaren 15etik 18ra bitartean Aldatzen laguntzen, Koldarrak, Azpeitiko Emakume tailerra eta Tartean taldeen emanaldiekin gozatzeko parada egongo da.

Helduentzako sarrerak 5 eurotan salduko dituzte eta 12 urte artekoek 2 euro ordaindu beharko dituzte emanaldiak ikusteko. Soreasuko lehiatila, berriz, emanaldiak hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

las claves

· Azaroak 2. Publikoari gorroto. Artedrama (21.30ean Soreasu antzokian). Helduentzat.

· Azaroak 3. Goenkale teatroa. Pausoka eta Glu-Glu. (21.30ean Soreasun). Helduentzat.

· Azaroak 4. Zapata gorriak. Patata tropikala (18.00etan Soreasun). Haur eta helduentzat.

· Azaroak 9. Elkarhizketa su txikian. Glu-Glu (20.00etan eta 22.30ean Soreasun). Helduentzat. Hilaren 6an lan honen aurre-estreinaldia izango da, 18.00etan, udaletxeko ganbaran (gonbidatutako prentsa eta kultur eragileentzat).

· Azaroak 10. Euskal teatro berri baten beharra: euskal komedia. Mahai ingurua. Nahi duten guztientzat (12.00etan Sanagustinen).

· Azaroak 10. Lingua nabajorum. Tartean teatroa (21.30ean Soreasun). Helduentzat. Emanaldiaren aurretik Antzerkizale elkarteak III. Antzerkizale saria banatuko du.

· Azaroak 11. Auzokideak. Panta Rhei (18.00etan Soreasun). Haur eta helduentzat.

· Azaroak 12, 13, 14 eta 15. Eskola edo gaztetxoei zuzendutako emanaldiak (11.00 eta 15.30ean Soreasun).

· Azaroak 15. Ispilua. Aldatzen laguntzen taldea (21.30. Gaztetxean).

· Azaroak 16. Izan bedi emakumea. Koldarrak (21.30ean Soreasun). Helduentzat.

· Azaroak 17. Bai, nahi dut. Azpeitiko emakume tailerra (21.30ean Soreasun). Helduentzat.

· Azaroak 18. Alabatxo. Tartean teatroa (18.00etan Soreasun). Haur eta helduentzat.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902