Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iban Zaldua, Idazlea

"Sariak aitortzen du komikia lehenengo mailako literatura izan daitekeela"

Duela sei urte Euskadi saria lortu zuen 'Etorkizuna' ipuin bildumarekin. Atzo berriro irabazi zuen -euskarazko haur eta gazte literatura sailean- 'Azken garaipena' komikiaren gidoiari esker. Bertan erakusten du nolakoa izango zen etorkizuna Hitlerrek II. Mundu Gerra gerra irabazi izan balu

JUAN G. ANDRÉS - Miércoles, 31 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:28h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Iban Zaldua

Galería Noticia

Lehen komiki gidoia idatzi eta saria eskuratu duzu. Harrituta?

Bai, noski; beno, teknikoki ez zen lehenengoa, aldez aurretik banuelako labur bat idatzita Julen Ribas berarekin, baina lehenengo lan luzea da eta ez nuen espero. Kategoria horretan irabazten duen aurreneko komikia da, oker ez banago.

Pozgarria da komiki bati literatura saria ematea, ezta?

Bai, nik uste dut sariak nolabaiteko aitortza bat egiten diola komikiari, euskal komikiari alegia, eta are lehenengo mailako literatura izan daitekeela aldarrikatzen duela.

Saria Julen Ribas marrazkilariarekin konpartituko duzu?

Saria gidoiarentzako da, baina, dudarik gabe, Julenen ekarpena ezinbestekoa izan da, eta bere maisutasuna gabe nekez irabaziko zuen nire gidoiak halako sari bat. Bion garaipen bat bezala ikusten dut saria…

Erronka izan zen lan hau, komiki irakurle xumea baino ez zarelako…

Txikitatik izan dut grina, baina nigan ez da geratu ikasketa prozesu batean: egile askorentzat komikia irakurtzen hasteko bidea da, eta gero uzten dute, eta literatura ustez seriora jo. Nik, literatura serio horrekin batera, beti irakurri ditut komikiak. Niretzat literaturaren adar bat da, berezia, nahi baduzu, baina literatura, eta biblioteka berdinean ditut hala liburuak nola albumak…

Zer ematen dizu komikiak nobelak edo ipuinak ematen ez dizuna?

Plazeraren eta hausnarketarako gaitasunaren aldetik, onak badira, gauza berberak eskaintzen dizkidate…

Zeintzuk dira zure erreferentziak?

Komiki honetarako, dudarik gabe, Enki Bilal eta Moebius bezalako jendea. Bestalde, debozio handia senti-tzen dut lerro argiaren eskola franko-belgiarrarekiko: Hergé, noski, Mezières-Christin, Rosinski-Van Hamme, Schuiten-Peeters, Pratt… Gainera, nahiko Marvel zalea naiz, batez ere 1960 eta 1970 hamarraldiko super-heroien komikiena….

Zientzia fikzioa landu duzu zure kontakizunetan, gustuko duzun generoa da.

Dudarik gabe. Nik, gaztetan, zien-tzia fikziozko idazlea izan nahi nuen, Isaac Asimov edo Philip K. Dick bezala. Orainaz zorrotz hitz egiteko tresna bikaina iruditzen zait.

Nobela beltza ere oso presente dago zuen komikian…

Bai, ez naiz horren zalea, baina bere kodeak oso ezagugarriak dira, kasik unibertsalak, eta haren erabilerak gauzak dezente errazten ditu tramaren bilakaeraren aldetik. Gainera, kapitalismoaren kritika literarioaren erdiguneetako bat bihurtu da, neurri batean, nobela beltza.

Komikian errepikatzekotan, zein ildotik joko zenuke?

Super-heroien komikiaren ildotik, agian. Baina generoaren antzinako inozentzia alde batera utzita. Izan ere, gaur egungo super-heroien komikiak ez dira batere inozenteak: har ezazu Watchmen edo, nire kutuna alde horretatik, Milligan eta Allred-en X-Statix

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902