Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Eneko Solaberrieta (Zarautz, 1980) Mozambikera lehen aldiz GKE batekin joan zen boluntario bezala eta bigarrengoan bere kabuz joatea erabaki zuen etxez etxe, familiaz familia beharra zutenengana jotzeko. Guztia bideo batean jaso eta Zarauzko haurrei erakusten aritu da
ainara lozano - Domingo, 28 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Eneko Solabarrieta irribarrestu, Mozanbikeko Xinene eta Deito izeneko bi haurrekin, bertan aterako argazki batean. (N.G)
Vista:
zarautz. Mozambikeko haurrek gutxirekin zenbateko imajinazioa duten harritu du gehien Eneko Solaberrieta eta hala azaldu die ospatu berri den Zarauzko Aste Solidarioan Salbatore Mitxelena ikastola, Orokieta, La Salle eta Antoniano ikastetxeetako hamaika eta hamabi urte bitarteko gaztetxoei. Bidaia ahaztezinaren inguruan hitz egiteko elkartu gara berarekin.
Noiz bidaiatu zenuen lehen aldiz Mozambikera?
Duela lau udara Magisteritzako prak-tikak egiteko GKE batekin joan nintzen Mozambikera boluntario bezala. Hilabete eta erdi egon nin-tzen hango umezurtz-etxe batean lanean. Orduan eraikitzen hasi berria zen eta martxan jartzeko bidali zidaten. Oso aktibo egon nintzen eta, batez ere, haurrekin oso gustura. Umezurtz-etxean haur askori eguneko janari beroa ematen zitzaien: irina urarekin eta berdura pixka bat.
Esperientzia ahaztezina izango zen.
Bai. Haurrak momentu oro gainean nituen jolastu nahian. Asko eska-tzen zizuten, baina eman are eta gehiago. Gogorra ere izan zen hein batean. Lo gutxi egiten genuen eta egoera nahiko gordinak bizi izan genituen. Ez da erraza esaterako zazpi kilo pisatzen dituen lau urteko ume bat ezagutu eta zaintzea.
Hango errealitatea gordina da oso. Zein dira dituzten arazo larrienak?
Han nengoela, beharra zutenei laguntzeko familiaz familia bisitak egitea ezinbestekoa zela konturatu nintzen eta horretan ere aritu nin-tzen. Horrek astindu zizkidan gehien barruak. Ume askok gurasoak hilik dituzte, gerra garaian belaunaldi oso bat desagertu zelako. Hiesagatik edo koleragatik ere biztanle ugari hil da. Begirada galduarekin eta oso argalak zeuden haur asko ikusi nituen eta baita amona bat haur gaixo bat ospitalera bizkarrean eramaten ere. Muturreko egoerak ziren.
Haien bizitza hobetzen laguntzea lortu zenuten?
Batzuena bai. Adibidez, beherakoa zuen haur bat izan genuen eta jarraipena egin genion eta hilabete eta erdian hobetu zen. Bigarren aldiz itzuli nintzenean oso ongi ikusi nuen. Baina egoera gordinek bertan jarraitzen zuten. Hankak ustelduta zituen eta semeak etxean lo egiten utzi ez eta kalean lo egiten zuen amona esaterako.
Bigarren aldia ezberdina izan zen?
Lagun batekin eta nire neskalagunarekin joan nintzen. Leku berdinera, baina gure kontura. Haurrak ezagutzen nituen eta buruan nuen bideo bat grabatzea Zarauzko ikastetxeetan erakusteko. Benetan nola bizi diren irudikatu nahi nuen. Han zure esku dago muturreko egoerak ikustea ala ez. Guk ikusi eta ezagutu genituen etxez etxe. Proiektu bat ere bagenuen buruan: komunitatearen ondoan Magisteritzako Unibertsitatea dago eta gure asmoa bertako gazteek komunitatean praktikak egitea zen, aukera paregabea aprobetxa-tzeko eta adibidez, hiesaren inguruko tailerrak emateko.
Lortu zenuten?
Gobernuko kide batzuekin hitz egin genuen, baina dirua ez baduzu erakusten ez dute kasu handirik egiten. Dituzten baliabideekin egoera pixka bat hobetzeko proiektu polita zen. Baina ezerezean geratu zen.
Ulergaitza izango zen aukera hori galtzen ikustea.
Hango hezkuntza eza da ulergaitzena. Guri nahi gabe hezkuntzak balore asko ematen dizkigu. Han, heziketa publikoa den arren, uniformearekin joatea derrigortzen dituzte haurrak eta askok ez dute dirurik erosteko. Orduan atentzioa ematen diete eta etxera bidaltzen dituzte uniformea ez eramateagatik. Harrigarria zen ere negarra ez dutela onar-tzen ikustea. Hiesak jota hil zen neska bat ezagutu nuen eta bigarren aldian joan nintzenean bere amonari argazki batzuk eraman genizkion. Ezkutatu egiten zen negar egiteko. Debekatuta balu bezala.
Eta zer miresten duzu gehien?
Gutxirekin ze imajinazio eta baliabide ateratzen dituzten. Haurrek haize errotak hostoekin egiten dituzte, kamioiak zaborrekin... bizikletaren hagunak bultzatzen ere jolasten dute edo plastikozko poltsa bat hartu, bi makil jarri eta kometak egiten dituzte. Oso alai daude eta gauza gutxi behar dute pizteko. Hemengo haurrak baino askoz ere errazagoak dira zentzu horretan. Hemengoei dena egina ematen zaie eta.
Zer moduzko harrera izan du Mozambikeko bideoak Zarauzko eskoletako haurren artean?
Gai ugari uztartzen dituen ordubeteko bideo bat da: gosea, dantza, jolasak, zinera nola joaten diren, zein lan egiten dituzten... Beraien adineko haur batzuk nola bizi diren azaltzen dute. Muturreko bi kasu ere ager-tzen dira: hankak ustelduta dituen amona eta paralisiarekin arrastaka eta jolasten ibiltzen den haurra. Munduaren beste aldean nola bizi diren erakutsi nahi nien. Batzuk hunkituta geratu dira horren gutxirekin zein pozik dauden ikustean.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Desalojan un edificio de Pasaia tras registrarse un desprendimiento de tierras
El suceso ha tenido lugar hacia las 11.15 horas, cuando parte de la ladera de un monte se ha caído sobre unas viviendas.
Publicidad