Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Irritxoen egunak
zortzi gune ezberdin izango ditu
Bazkari herrikoiarako eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldirako sarrerak salgai daude jada
Aitziber Muga - Domingo, 28 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Antolatzaile eta partaide batzuk egitasmoaren aurkezpenean. (A.M)
Vista:
Errenteria. Landare elkarteak Errenterian haurrentzako espreski egitarau oso eta berezi bat antolatu du azaroaren 11n. Egitasmo hau Irritxoen Eguna izenarekin bataiatu dute. Irritxoen Egunak herrikoia, parte-hartzailea eta euskalduna izatea du helburu.
Festa herri guztian zehar barreiatuko da. Zortzi gune desberdin prestatu dituzte. Gune guztiak haurrei zuzenduak egongo dira. Honetarako puzgarriak, magoak, eskalada gunea, pailazoak (Pirritx, Porrotx eta Marimotots), tailerrak, marrazteko guneak, dantzaldiak, euskal jolasak, kale animazioak, buruhandiak, erraldoiak, trikitilariak, txarangak, dultzaineroak, bertsolariak eta abar luze bat egongo dira.
Ekitaldiak Esmalteria plaza, Xenpelar plaza, Merkatuzar, Zumardia, Xabier Olaskoaga plaza, Txikikaia gela, Herriko enparan-tza eta Galtzaraborda kiroldegiaren artean banatuko dira. Ekimenak 11.00etatik 20.00etara arte iraungo du, eta antolatzaileek adierazi dutenez, gune hauek ere eguraldi txarrerako prestatuta egongo dira.
Denborapasa gehienak dohainik izango dira, baina badaude bi ekitaldi ordaindu beharko direnak: bazkari herrikoia da, alde batetik, eta, bestetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia.
Bazkaria Merkatuzar gunean izango da, non haur zein helduen-tzako menu bereziak izango diren. Sarrerak ohiko lekuetan eta www.barrabarra.eu web orrialdean salgai daude, jada. Bazkaria 14.00etan izango da. Gune guztiak bezala musikaz animaturik egongo da hau ere.
"Bazkariaren menua zehaztu gabe dago oraindik, jakin bezain laster bertan jartzeko konpromezua har-tzen dugu. Dieta berezi baten beharra izanez gero (zeliakoak, bejetarianoak…) jarri gurekin hartu-harremanetan eta prestatuko dizuegu menu berezia", azaldu dute antolatzaileek. Eskakizun hauek bi eguneko aurrerapenarekin gutxienez egin behar dira eta info@irritxoeneguna.info helbidera bidali beharko dira izen-abizenekin eta telefono zenbaki bat erantsi beharko zaio.
Bestalde, Galtzaraborda kiroldegian, 17.00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Irritxoen Egunerako prestatu duten emanaldi berezia aurkeztuko dute. Pailazo ezagunen ikuskizuneko sarrerak salgai daude baita ohiko lekuetan eta www.barrabarra.eu webgunean ere.
Kiroldegiko ateen irekiera 16.00etan egingo da eta lehenago beharrezkoa izango da bertan sarrerak pultsera berezi baten truke alda-tzea. Pultsera hauek ongi zaindu beharko dira, hauek gabe ezingo delako kiroldegira sartu eta. Galtzarabordan ere Olentzeroren bisita izango dute haurrek eta urtero bezala Gabonetako eskutitzak jasoko ditu.
Egun horretan egongo diren tailer eta emanaldi guztien xehetasunak ikusteko web orrialde bat sortu dute: irritxoeneguna.info.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Desalojan un edificio de Pasaia tras registrarse un desprendimiento de tierras
El suceso ha tenido lugar hacia las 11.15 horas, cuando parte de la ladera de un monte se ha caído sobre unas viviendas.
Publicidad