Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
XABIER EUZKITZE - Domingo, 28 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:28h
votos
comentarios
gipuzkoako Auzitegiak hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio 2007. urtean Hernanin istripu larri bat eragin zuen gizatxarrari. Bai, nahita jarri dut gizatxarra. Subjektibotasunetik idatzi nahi dut gaurkoa, amorrutik eta pozetik. Erraietatik.
Oso ongi oroitzen naiz istripu hartaz, ezeren errurik gabe xehatuta geratu zen familiaz. Kideetako bat, Josetxo, Kalaka saioan elkarrizketatu ahal izan nuen. Txikituta zegoen, baina ez berak izan zituen zauri larriengatik soilik. Aitaginarreba galdu zuen ezbeharrean. Horrez gain, amaginarrebak, emazteak eta alabak ere ondorio latzak izan zituzten, oraindik ere badituzte. Istripua eragin zuen gaiztagina 144ko abiaduran zihoan 80ra mugaturiko tartean. Gainera, mozkor-mozkor eginda zegoen sasikumea. Hori guztia izugarria da, baina ez da dena. Txoferraren amaren dei bat izan zuten: "esaiozue poliziari gure semea gehiago ez presionatzeko. Nik ere senarra galdu nuen, minbiziagatik." Zinez iraingarria da alderaketa. Txoferra bera, aldiz, sekula ez zen zaurituak bisitatzera joan, inoiz ez zuen damurik erakutsi, egundo ez zuen dei triste bat egin barkamena eskatzeko. Epaiketan bakarrik eskatu zuen, zigorraren aringarri baita. Lehenengo bistan, gainera, zutitu egin zen tipoa, kexatzeko: "ez dakit zer egiten dudan nik hemen, hau aseguruen artean konpondu behar dute". Sentsibilitate izpirik gabeko gaizkile bilau bati buruz ari gara, beraz.
Atzo Josetxori idatzi nion. Pozik daude, hein batean. Haizeak, alabatxoak, 10 urte ditu orain. "Orduan irabazi egin dugu, ez?" galdetu zion aitari, eta honek bihotzetik eran-tzun: "ez, maittetto, galdu egin dugu, aitona eta bizi-kalitatea galdu ditugu, baina harro egon behar dugu, azkenera arte borrokatu baikara". Arrazoi du Josetxok, asko galdu dute, baina euren borrokak gizartearentzat garaipen bat ekarri du: gidari gaizkileen inpunitatea mugatzea. Zorionak, familia. Eta eskerrik asko.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Desalojan un edificio de Pasaia tras registrarse un desprendimiento de tierras
El suceso ha tenido lugar hacia las 11.15 horas, cuando parte de la ladera de un monte se ha caído sobre unas viviendas.
Publicidad