Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bidasoa-Txingudi

Igandeko Donibane-Hondarribia XV. Maratoi Erdian 2.300 atleta baino gehiago espero dituzte

325 lagun

ariko dira antolaketa lanetan bolondres modura

Izen-emate bakoitzeko euro bat Iparraldeko 'Ezberdinak ez, ezinduak' eskolaratze kanpainara bideratuko dute

xabier sagarzazu - Jueves, 25 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Hondarribia. Igande honetan egingo den Donibane Lohitzune-Hondarriba Maratoi Erdiaren XV. edizioan "2.300 korrikalariekin marka berria ezartzea" espero dute antolatzaileak diren (HKT) Hondarribia Kirol Taldeak eta Bidasoaz bestaldeko Ur Joko elkarteak.

Hala esan zuten atzo Hondarribiko udaletxean egin zen aurkezpenean HKTko ordezkari den Javier Inchaustik eta Donibane Lohitzuneko Ur Joko elkarteko Rafa Indok.

"Lasterketa herrikoia da hau baina gure helburua ez da izugarrizko partaidetza eduki eta urtero markak hausten joatea. 2.000 korrikalari baino askoz gehiago ere ezingo genituzke hartu, helmuga den Hondarribiko San Pedro kalean ez baitago askoz gehiagorentzako lekurik", argitu zuen Rafa Indok.

Iaz, 2.278 korrikalarik eman zuten izena Donibane Lohitzune-Hondarribia Maratoi Erdian, baina "Munduko Errugby Kopan Fran-tziak eta Zelanda Berriak finala jokatu zuten egun hartan, eta honek, irteeran ia 300 korrikalari gutxiago egotea ekarri zuen", gogoratu zuen Ur Jokoko ordezkariak.

2.300dik gora Aurten, 2.500 korrikalaritan dute finkatuta topea antolatzaileek baina "litekeena da hemendik igandera 2.300 korrikalari baino zertxobait gehiago biltzea; Lasarte-Oriako lasterketa egun berean egingo da, aurten urriak lau igande baititu, eta hau gertatzen denean, zenbait atletak han korritu ohi dute", esan zuten antolatzaileek.

Bestalde, Iparraldeko eta Frantziako korrikalariak "gehiago izaten dira eta orain ere hala izango dira" lasterketa honetan, azaldu zuen Javier Inchaustik. "Zehazki, astearte gauean, Iparraldeko eta Frantziako 1.201 korrikalarik emana zuten izena, Hegoaldeko eta Espainiar Estatuko 949 korrikalariren aldean; guztietatik, 1.792 gizonezkoak dira eta 362 emakumeak, eta azken hauen artean, Bidasoaz bestaldekoak, 300", zehaztu zuen HKTko ordezkariak.

Azken urteetako politika jarraituz, Donibane Lohitzuneko irteeran ez da atleta profesionalik izango, antolatzaileek sari xumeak ematen dituztelako alde batetik (300, 200 eta 100 eurokoak, gizon zein emakumeentzat), eta, bestetik, "Espainiako Atletismo Federazioak behartzen duen asegurua eta korrikalari bakoitzeko kanona ordaindu nahi ez eta eliteko atleten zirkuitotik kanpo egotea erabaki dugulako", argitu zuen Inchaustik.

Guztira, 325 lagun ariko dira antolaketa lanetan bolondres modura (200 Iparraldean eta 125 muga pasa eta Hondarribiko helmuga bitartean) eta izen-emate bakoitzetik, euro bat Iparraldean Ezberdinak ez, ezinduak lelopean ume eta gazte minusbaliatuak Seaskako ikastoletan eskolaratzeko egiten ari den kanpainara bideratuko da.

eskerrak Bere aldetik, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak "eskerrak" eman zizkien HKT eta Ur Jokori, "herrira hainbeste jende ekarriko duen ekitaldi hau antola-tzeagatik eta hamabost urte hauetan Iparraldea eta Hegoaldea lo-tzeko balio izan duen ekimenagatik".

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902