Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Seaskako ikastoletan 37 ikasle elbarritu matrikulatu dira

Kanboko Xalbador Kolegioak gazte hauentzako gela berezia inauguratu du

Iparraldeko zentro hauetako Integrazio Batzordeak 13 urte daramatza haur hauen eskolatzearen alde lan egiten

Elene Arrazola - Miércoles, 24 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:24h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Donostia. Iparraldeko ikastolen elkarteak urteak daramatza elbarritasuna daukaten ikasleak Seaskaren sareko eskoletan murgiltzen. Eta, atzo, aurrerapauso handia eman zuten, Kanboko Xalbador Kolegioan ikasle hauei zuzendutako gela berezia inauguratzearekin batera.

Seaskako zuzendari den Hur Gorostiagak azaldu zuenez, gela hau 6. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lehen mailako elbarritasuna daukaten zazpi ikasleei egongo da zuzendua, bertan, IEP deritzon Inklusio Egitura Pedagogikoaren bidez murgiltze sisteman eskolatuak izan daitezen.

Gela hauetan, besteak beste, ahalmen urritasuna onartu, bizi proiektua osatu, eskolatze proiektuan aurrera egin eta norabideak zehazteko aukera izango dute ikasleek.

Gorostiagak jakinarazi zuenez, Seaskako Integrazio Batzordeak 13 urte daramatza murgiltze sistemaren alde lan egiten. Eta horri esker, egun, 37 haur elbarritu eskolatu ahal izan dira Iparraldeko ikastola ezberdinetan.

"Talde honen lana ezinbestekoa izan da. Hastapenetan hiru familia besterik ez ziren, baina gaur, 40 inguruk osatzen dute", zehaztu zuen Seaskako zuzendariak.

Hala ere, urteak pasa ahala, ikasleen adinak gora egin du eta "behar beharrezkoa" izan da aldaketak egitea hasieran Haur Eskolan egon ziren umetxoak Bigarren Hezkun-tzan jarraitu ahal izateko.

Izan ere, azken matrikulazioko datuei begiratuz, argi ikusten da 37 haur elbarritu horietatik 22 bigarren hezkuntzako kolegioetan daudela; eta beste 13, lehen mailan. Ikasturte honetan beste haur elbarritu bana dago Seaskako haur eskoletan eta lizeoetan.

Errealitate berri horri erantzun eta integrazioa bigarren mailako kolegioetara hedatzea izan dira, hain zuzen ere, Kanboko Xalbador Kolegioaren gela berriaren helburu nagusiak.

Proiektuak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren babesa jaso du, bi langileen soldata ordaintzeko erabiliko den 30.000 eurotako diru laguntzarekin. Elkarkidetza hori islatzeko, instituzioko lehendakariordeak, Kotte Ecenarrok, inaugurazioarekin bat egin zuen atzo Kanboko kolegioan, gela berria bisitatu eta bertan ikasten duten ikasleak ezagutzeko asmoz.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902