Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
zarautz, ainara lozano - Martes, 23 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
Bi pilotari Elkanoko frontoian jokatzen, "Zarautz eta frontoiak" filmeko irudi batean.
Vista:
"zARAUTZ ez da ezer zarauztarrik gabe. Zu zara Zarautz. Zure hitzak, zure sustraiak. Horrek osatzen du gure lurra. Ez da itsasoak eta mendiak besarkatutako leku eder hori bakarrik. Etengabe taupaka ari den herria da. Bizirik dagoen jendea. Egunero sentitzen duguna kulturan, kirolean, lanean, jaietan, kaleetan, tabernetan, merkatuan... Zarautz denok osatzen dugun herri hori da. Postal batean kabitzen ez den herria eta mundua. Ezagu-tzea merezi duena. Hori da erakutsi nahi dieguna bisitariei, ingurukoei eta bertakoei. Zarau-tzek milaka bihotz eta kolore dituela". Hitz horiekin azaltzen du Gari Berasaluze Kultura zinego-tziak abian jarri duten proiektu berria. Izan ere, zarauztarren inguruko hamar ikus-entzunezko osatuko dituzte, herriaren nortasuna erakutsiz.
Zarautzen egon daitezkeen milaka gairen artean aukeraketa egin eta bilduma ederra sortzen saiatuko dira. Horretarako Kultura sailak bidelagun izango du Zarauzko Debolex films enpresa. ETB3 sortu zenean ezagutuko zuten askok Debolex films-eko lantaldea. Zor-tzi-hamar minutuko dokumental eta pieza laburrak eskaintzen zituzten bertan egunero, kulturarekin lotutako jendeaz. Orain izeneko dokumental sortaren "estiloa, kalitatea eta begirada" nahi ditu Udalak Zarautz eta zarauztarrak erakusteko ere. "Ez genuen zalantza askorik egin Debolex hautatzeko lan horretarako", nabarmendu du Berasaluzek. Lantaldea zarauztarra da eta ongi ezagutzen du herria. Honela, hamar piezak bi urtean egingo ditu Debolex-ek.
Aurten bost eta datorrenean beste bost ikus-entzunezko sortuko ditu. Besteak beste, ondokoak izango dira jorratuko dituzten gaiak: Zarautz eta frontoiak, zarauztarrak eta bizikleta, Euskal Astea eta Euskal Jaia, itsasoa, uda eta jaiak, merkatua eta merkataritza, garai bateko Zarautz eta ofizio zaharrak... "Ideiak milaka ditugu, zarauztarrak bezala, horiek hautatzea eta bildumarik kalitatezkoena egitea Debolexen kontu egongo da", adierazi du zinegotziak.
azaroan aurkezpena modelon
Lehen lanak pantaila handian
Zarauzko frontoien ingurukoa izan da Debolex-ek egin duen lehen dokumentala. Duela aste batzuk aurkeztu zuen Zarautz Kirol Elkarteko pilota sailak klubean eta azaroan izango dute herritarrek ikusteko aukera, laster ateak zabalduko dituen Modelo zineman. Lehen lau dokumentalak erakustea aurreikusten du Debolex-ek hitzordu horretan. Ondoren sarean jarriko ditu ikusgai ikus-entzunezkoak.
Natxo Eskobar Debolex-eko zuzendariak adierazi duenez, "interesgarria da oso" herriari horrelako lan bat egitea. "Beti Zarautzi buruz hitz egitean, herri turistikoa dela eta zein polita den eta hemen zein ederki bizi garen esaten dugu... baina urrunago nahi dugu joan eta zarauztarroi batzen gaituzten gauzak erakutsi nahi ditugu. Bizilagun guztiok gure barnean, buruan ditugunak. Agian garrantzia ematen diegu eguneroko bizitzan, baina ez dute ikus-en-tzunezko irudirik. Detaile horiek nahi ditugu balorean jarri", azaldu du. "Gauza xumeak, baina guztiok bihotzean ditugunak", gaineratu du Eskobarrek.
Honela, zarauztarrak batzen dituzten gaiak aukeratuko dituzte, herriaren nortasuna erakutsiz. Horretarako, bizilagunen laguntza ere izango dute. Frontoien kasuan esaterako, gai hori lantzeko proposamena Manu Urbieta bizilagunak luzatu zuen eta elkarrizketetan Andoni Egañak ere hartu du parte. Musikari dagokionez, Xabier Zabala zarauztarrak konposatu du. Honela, frontoiak plaza publiko izatetik desagertu edo ezkutatzera nola igaro diren azaltzen du filmak.
"Ez dugu nahi bideo nostalgikoak izatea. Adibidez, frontoiak nolakoak ziren eta zergatik galdu ditugun azaltzea soilik. Gure ezaugarriak balorean jarri nahi ditugu XXI. mendean. Baita dokumental hauek hedatzeko modua ere. Horregatik sarean jarriko ditugu, jendeak ikusi ditzan. Bideo sinpleak dira. Gauza politak sinpletasunean daudela uste dugulako", nabarmendu du Debolex-eko zuzendariak. Euskaraz eginiko lanak izango dira eta azpitituluak jarriko dituzte. Ikus-entzunezko bakoitzak gai zehatz bat jorratuko duen arren, Zu Zarautz, zu zara herria kon-tzeptuarekin batu nahi dituzte lan guztiak.
Norbaitek Debolex films-en lan oparoa ezagutu nahiko balu, www.debolex.com helbidea bisita dezake.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Depeche Mode actuará en el Bilbao BBK Live 2013
La banda británica se convierte en la primera cabeza del cartel del Bilbao BKK Live del próximo año.
Las haciendas vascas recaudarán 11.400 millones este año
Las diputaciones aportarán unos 210 millones, el 70% de lo recaudado con la devolución de ayudas de las vacaciones fiscales. Bizkaia y Araba han votado en contra de la medida.
Rajoy dice ahora estar dispuesto "al diálogo" con Catalunya
Rajoy dice que la ayuda a la banca "nunca" la pagará el Estado y acusa al PSOE de decir que está "en juego".
Solo el 45% de los jóvenes de entre 18 y 34 años se ha ido de casa
Los jóvenes españoles son los europeos que tardan más en emanciparse; la edad media se sitúa ya en torno a los 29 años.
Aumentan un 1,98 % las tasas del agua y un 2,76 % las de basura en Txingudi
Las nuevas tarifas para los municipios de Irun y Hondarribia han sido aprobadas con los votos a favor de los representantes del PSE-EE, PNV y PP.
Desalojan un edificio de Pasaia tras registrarse un desprendimiento de tierras
El suceso ha tenido lugar hacia las 11.15 horas, cuando parte de la ladera de un monte se ha caído sobre unas viviendas.
Publicidad