Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako gaia

Legorretako Hepburn eta Tracy

Manuela lasa eta bautista ezkiaga senar-emazteek antzerkigintza bultzatu zuten goierriko herri honetan

Legorreta, asier zaldua - Domingo, 21 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti
Manuel Lasa eta Bautista Ezkiaga.

Manuel Lasa eta Bautista Ezkiaga. (NG)

Galería Noticia

ASKO dira antzerki eta zine munduan lan egin duten senar-emazteak: Katharine Hepburn eta Spencer Tracy, Marylin Monroe eta Arthur Miller, Angelina Jolie eta Brad Pitt... Legorretan ere izan zen antzerkigintzan lan egin zuen bikote bat. Manuela Lasak eta Bautista Ezkiagak ez zuten mundu mailako sona lortu, baina Euskal Herriak aipatutako horiei guztiei baino askoz ere gehiago zor die: euskararen alde lan itzela egin zuten eta euren herrian antzerki zaletasuna piztu zuten.

Hala, Legorreta euskal antzerkigintzaren harrobi oparoa da: Jose Ramon Soroiz eta Xabier Agirre aktoreak bertakoak dira, Asier eta Iker Zinkunegi legorretarrek Dar-Dar konpainia sortu zuten, urtero film laburren lehiaketa antolatzen da... Hau guztia benetan azpimarragarria da, Goierriko herri honek 1.500 biztanle bakarrik baititu.

Manuela Lasa 1936ko gerra aurretik hasi zen antzerki munduan eta gerra ondoren herriko taldea zuzendu zuen. Bautista Ezkiagak, berriz, oroitarazle lana egiten zuen. Felixiano Ezkiaga euren semearekin hitz egin dugu senar-emazte hauen lanari buruz.

Bere amak zuzendu zuen antzerki taldearekin lotutako gauza guztiak gordeta ditu: gidoiak, argazkiak, sarrerak, kartelak...: "Gurasoek dena gordetzen zuten eta horri esker kobratu ahal izan genuen aitari kar-tzelan egon izanagatik zegokion pentsioa. Izan ere, aita Loiola batailoiko gudaria izan zen".

abertzaleak

Ikurrina, ohe gainean

Senar-emazteak abertzale sutsuak ziren: "Dantza taldearen gerra aurreko ikurrina aitak gorde zuen. Ez dakit non ezkutatzen zuen, baina urtero Aberri Egunean ezkutalekutik atera eta ohe gainean jartzen zuen". Abertzaletasunak eraman zituen, hain zuzen ere, Ezkiaga eta Lasa antzerki mundura: garai hartan, antzerkia euskara sustatzeko tresna garrantzitsuenetako bat zen.

Legorretako antzerki taldeak gerra aurretik Uste dinat-Ya lo creo an-tzezlana eskaini zuen eta guda osteko ibilbideari lan berarekin ekin zion: "Herriko gazte gehienek eta heldu askok parte hartzen zuten an-tzerki taldean. 18 urtetik 30era bitartekoak eta 50 urtetik gorakoak ari-tzen ziren. Azken horiek gerra aurretik aritutakoak ziren. Herririk herri ibiltzen ziren".

Lasa langile fina zen eta antzerkiari buru-belarri ekin zion. Felixiano Ezkiagak bere amak gidoi guztiak buruz ikasten zituela oroitzen du: "Aktore batek kale egiten zuenean, berak egiten zuen bere lana". Urte luzetan jardun zen antzerki munduan eta Legorretako eskolan ere eskolak eman zituen. 1987an izan zen hori. Bi urte beranduago omenaldia eskaini zioten. Azken urteak alzheimerrak jota eman zituen, baina bere abertzaletasuna sekula ez zuen ahaztu: "Franco hil zela esaten genion eta sekulako poza hartzen zuen". 2009an hil zen, 97 urtekin.

Sekulako ondarea utzi zuen. Frankismoaren urte ilunetan euskararen alde lan egiteaz gain, antzerki zaletasunaren hazia erein zuen Legorretan. Bere semearen ustez ez da kasualitatea hain herri txikiak horrenbeste aktore ematea: "Kontuan izan behar da nire amak zuzentzen zuen taldearen saioetara haur guztiak joaten zirela. Ziur Jose Ramon Soroiz eta Xabier Agirre ume haien artean zirela. Garai hartan telebistarik ez zegoen. An-tzerkia zen legorretarren denborapasa nagusietako bat. Antzokia jendez lepo egoten zen".

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902