Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
auzoak parte zaharra / erdialdea

Larunbata, dantza eta kanta

kantu jira

izango da bihar goizean parte zaharrean eta erromeria, arratsaldean

donostia, h. fernández - Viernes, 19 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

euskal kantak abestu eta dantzan aritu nahi dutenek larunbat honetan izango dute aukera paregabea. Goizean eta arratsaldean euskal kulturarekin erlazionatutako ekimenak antolatu dituzte Parte Zaharrean.

Hileko hirugarren larunbatetan egin ohi den bezala, Donostia Kantuzek antolatzen duen Kantu Jira izango da bihar. Kantaldia 12.00etan habiatuko da Fermin Calbeton kaletik. Gainera, José Ignacio Ansorenak zuzentzen duen hiriko txistulari bandak girotuko du emanaldia oraingoan eta parte-hartzaileek karriketan zehar euskal kantu famatuak abestuko dituzte. Ekimen hau Euskal Herriko gune askotara zabaldu da azken urteetan eta arrakasta handia lortu du.

Arratsaldean, bestalde, herritarren parte-hartzea sustatzeko beste ekitaldi bat izango da: Donostia dantzan erromeria. Kasu honetan, Konstituzio plazan izango da, 18.30ean. Dantzaldiari musika udal txistulari bandak eta Hernaniko gaiteroek jarriko diote. Ai-tziber Aiesta eta Fernando Ruiz, aldiz, izango dira ekitaldiko dinamizatzaileak. Hauen helburua, Konstituzio plazara hurbiltzen den edonor, gazte zein heldu, dantzan egitera bultzatu eta laguntzea izango da.

Bi ordu inguru iraungo du erromeriak eta hainbat dantza motarekin gozatzeko aukera izango da. Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako txistulari bandak 2005. urtean ekin zioten dantzaldi hau antolatzeari. Hartatik, urtero lauzpabost erromeria egin ohi dituzte urtean zehar Gipuzkoako hiriburuan.

Kantu Jira eguerdian hasiko da Fermin Calbetón kalean eta udal txistulari bandak girotuko du kantaldia

Erromeria 18.30ean izango da Konstituzio plazan eta Aitziber Aiestak eta Fernando Ruizek gidatuko dute

kantari auzoz auzo

Ikastaroak

Bestalde, Donostia Kantuzek bere ikastaroen egutegia aditzera eman zuen atzo. Hil honen hasieratik, hiriko bost auzoetan kantu ikastaroak eskaintzen ditu eta horietan izena ematera deitzen dute. Ikastaro guztiek hil honetan hasi eta 2013ko urrira arte iraungo dute.

Amara Berrin hilean bitan izango da ikastaroa, 20.00etatik 21.30era, Ikasbide elkartean (Isabel II.a, 15). Izena emateko Bagerara deitu (943 467181) edo mezu elektroniko bat bidali (bagera@bagera.net) daiteke. Parte Zaharrean, aldiz, Kresala elkartean (Euskal Herria kalea, 9) dira kantu ikastaroak, hilean behin (urritik ekainera), 19.00etatik 21.30era. Izen-ematea elkartean bertan egin daiteke (943 420905).

Antiguari dagokionez, hilean bitan ospatuko da, Txirain elkartean (Frontoiaren atzealdean), 20.00etatik 21.00etara. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek 943 312348 eta 943 312854 zenbakietara dei dezakete. Intxaurrondon, berriz, ikastaroa ekainean bukatu beharrean, maiatzan bukatuko da. Astelehenetan eskainiko dira ikastaroak (20.00etatik 21.30era) Larrotxene kultur etxean. Interesa dutenek honako zenbakira deitu beharko dute ikastaroan inskribatzeko: 943 291954.

Azkenik, Altzan asteartetan Casares kultur etxean eskainiko dira ikastaroak, 19.30etatik 21.00etara. Kultur etxera bertara dei daiteke izena emateko (943 351149).

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902