Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
karmele jaio - Viernes, 19 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h
votos
comentarios
Asko hitz egin da aste honetan Felix Baumgartnerren jauzi estratosferikoaz. Nik sentimendu kontrajarriak izan ditut. Makulinitatearen eredu hegemonikoaren erakustaldi izugarria iruditu zitzaidan hasieratik, baina aitortu behar dut globoa gorantz egiten ikusi nuen lehen momentutik iltzatuta geratu zirela nire begiak telebistara eta Felixek salto egin arte han izan nintzela adi. Pantailan ikusitako hainbat gauza egin zitzaizkidan harrigarriak: haren ama, adibidez. Ezin nuen ulertu zer demontre egiten zuen eguneko protagonistaren amak han irribarrez, Redbull edo Nasaren egoitzen aurrean protesta enkartelada bat antolatu beharrean.
Baina, horretaz guztiaz aparte, aitortu behar dut gauza bat ikasi nuela aurreko egunean Baumgartnerren jauzia ikusten, eta honek ez duela zerikusirik balentriarekin edo fisikarekin, ordenarekin baizik. Salto egin baino segundu batzuk lehenago, mugimenduen protokolo zehatz bat jarraitu zuen Baumgartenerrek. Lurretik bidaltzen zizkioten aginduak jarraitu zituen pausoz pauso: bat, ezkerreko eskua aurrera; bi, eskuineko eskua aurrera; hiru, ezkerreko hanka aurrera; lau... Robot baten antzera jarraitu zituen aginduak, banan banan. Eta emankizunaren unerik kitzikagarrienean, hara non nire burua bat batean hor geratu zitzaidan: ordenean. Izan ere, pentsatu nuen agian beharko nukeela nik ere halako protokolo bat, goizetik altxatzen naizenean gauzak banan banan egiten lagunduko didana. Pausoz pauso, eta ez denak batera denbora aurrezteko.
Beraz, Felixen antzera egitea erabaki dut aurrerantzean. Gauza bakarra egingo dut aldiro. Telefonoz hitz egiten banago, ez naiz bitartean etxetik botata dauden arropak jasotzen ibiliko; kaletik oinez noan bitartean ez naiz hasiko telefonoan mezu bat idazten... Nire buruari esango diot: bat, telefonoz hitz egin; bi, arropak jaso; hiru, oinez egin... Soinuaren abiadura ez gainditzeko prebentzio neurri bat besterik ez da. Ze Felixek paraxuta zuen, baina nik ez.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
Al menos 8 muertos y 78 heridos por un coche bomba en Beirut
El atentado en el barrio de Achrafieh habría sido provocado por dos explosiones, una primera de menor potencia y una segunda más fuerte.
Condenan a cinco años y tres meses de prisión a Goirena y Barranquero por malversación
Acusados de un delito continuado de falsedad en documento mercantil en concurso con el de malversación de caudales públicos
Publicidad