Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Jatorria

maddalen iriarte - Jueves, 18 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Jatorrizko iturrietara jotzea beti zuzena izaten da kazetaritzan, baina batzutan derrigorrezkoa da. Esate baterako, hauteskunde kanpaina baten erdian. Medio tradizional zein digitalak (sare sozialak barne, noski), ohikoa baino trinkoagoa den prisma batek estaltzen ditu hauteskunde sasoian, eta prisma guztiek bezala, deformazioak sortzen dira. Batzutan oso nabariak; beste batzutan berriz, maltzurrak.

Eskoziaren etorkizuna da horietako bat. Bakoitzak bere interesei ongien datorkion irakurketa egin du, baina merezi du Alex Salmond eta David Cameronek benetan sinatu zuten dokumentua irakurtzea. 13 orrialde ditu, eta irakurterraza da. Interesgarria da zer jar-tzen duen, zer ez duen jartzen, eta zein hizkun-tza zuzena erabiltzen duten.

Horixe dute ona jatorrizko agiriek: esaten duten guztia topa daitekeela bertan, eta zerbait falta bada, hori ere agerian geratzen dela. Eta jatorrira jotzea ezinezkoa bada, kontuz intermediarioekin. Ez dut ezagutzen oraindik interesik gabeko bitartekaririk.

Antzeko zerbait gertatu da Standard & Poor's-en atzoko albistearekin ere. Eusko Jaurlari-tzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zorraren fidagarritasuna zabor-bonotik gero eta gertuago ipini du rating agentziak. Eta honen interpretazioak ere, zalantzarik ez dago, anitzak izan dira. BBB+ mailan utzi ditu Bizkaia, Nafarroa eta EAE, Espainiak duen BBB- notatik bi maila gorago.

Interpretazioak alde batera utzi eta jatorrira joz gero (S&P-k kaleratutako agiria zuzenean irakurriz), bi gauza oso argi gelditzen dira: 1) Munduak badaki dagoeneko Bizkaian, Nafarroan eta EAEn datu fiskalak kezkagarriak direla (Ogasunek ez dutelako uste bezainbat diru biltzen). 2) Espainiaren egoera ez da batere ona, eta nahikoa izango da Espainiako zorraren nota berriro jaistea, Euskal Herrian apartekorik gertatu gabe ere, hemengoa ere automatikoki jaisteko.

Lanean hasteko ordua da. Jatorrira joz.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902