Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Aurten berezitasunak egongo dira Ttur-tturren hamargarren urteurrena delako
Ekimen gehienak larunbatean kontzentratuko dira, kirolak, haur jolasak, musika, poteoa eta bazkaria baitaude
Aitziber Muga - Martes, 16 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:25h
votos
comentarios
(N. G)
Vista:
Oiartzun. Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak aurten hamargarren urteurrena ospatzen du. Gauzak horrela, aurtengo Udazken Jaiak bere berezitasunak izango ditu. Ekimen hau elkartearen sorrerako lehenengo ekintza gisa hartu izan da.
Ekintzak asteartean hasiko dira kafe tertulia batekin. Manuel Lekuona liburutegiko beheko aretoan 18.30etik aurrera Oiartzungo euskalgintzaren etorkizuna aztertuko dute.
Ostiralean 19.30ean Oka jolasean arituko dira, Kuadrillategik antolatuta, Doneztebe plazan eta 22.00etan Euskalduna naiz eta arraro nago bakarrizketa ikusteko aukera egongo da udaletxean.
Udazken Jaiaren egun handia datorren larunbata izango da, jardunaldi osoan zehar ekitaldiak egongo baitira. 11.00etan bote luzeko partida egongo da Doneztebe plazan Sorondo eta Zaldin artean. 12.00etan pasaka partidak hasiko dira kontzejupean. Era berean, txistularien kalejira ibiliko da herrian zehar eta 14.00etan Ttur-tturreko kide eta kide oihen bazkaria egongo da.
Arratsalde partean, 17.00etan haur jolasak egongo dira Doneztebe plazan eta 18.00etan, poteoa egingo dute dultzaineroen doinuekin.
Bazkarirako Ttur-tturreko kide izan diren lagunen zerrenda osa-tzen ahalegindu dira, baina aitortu dutenez, "litekeena da baten bat ahaztu izatea". Beraz, "norbaitek urriaren 20an egingo dugun bazkarian bere lekua duela uste badu eta gure berririk jaso ez badu jar dadila gurekin kontaktuan 943 260 182 telefonoan", esan dute.
Bestalde, aste osoan zehar, 10 urtian Ttur-ttur argazki erakusketa egongo da herriko tabernetan. "Ttur-tturrek hamar urte hauetan egindako ibilbidea eta ekintzak erakutsiko dituen argazki bilduma osatzen saiatu gara", azaldu dute.
Udazken Jaia larunbatean amaituko da, baina hamargarren urteurreneko ekintzak eta egitasmoekin loturiko ekintzak ez dira hor buka-tzen. Izan ere, merkatari eta ostalariekin antolatu asmo duten zozketarako boleto banaketa abenduan egingo dute.
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
España encabeza el fracaso escolar y el paro juvenil en Europa, según la Unesco
Uno de cada tres jóvenes españoles de entre 15 y 24 años dejaron sus estudios antes de acabar la secundaria, frente a la media europea, que habla de uno de cada cinco, indica un estudio.
El PNV pide a Garitano el peaje en Etxegarate para no perder 53 millones
"Mientras la inacción de Bildu continúa, también con la financiación de las carreteras, 10.000 camioneros extranjeros atraviesan todos los días Gipuzkoa sin dejar un euro en las arcas forales", destaca.
Publicidad