Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
CULTURA

Aramaioren itzala

SORTZAILEAREN TOPAGUNE BILAKATU DA ONDARROA, BERE HERRIA, ASTEBURU OSOAN ZEHAR

ondarroa, iñaki mendizabal elordi - Lunes, 15 de Octubre de 2012 - Actualizado a las 05:26h

  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Galería Noticia

Atzo, iluntze aldera, ixiltasuna zen nagusi Ondarroako eleiz ondoko plaza txikian. Euriak jaten zion kolorea bide ertzeko farolen distirari, baina Jaibraian tabernaren bazterrak kolorea erakusten zuten nonahi. Aitzol Aramaioren irudi biziak hartzen zuen horma bat, Jimi Hendrixenak beste bat eta hirugarrenean Janis Joplinen erretratua zegoen pintatuta, kantaria barrez lehertzen agertzen zela. Gazte hildako hiru artista handi bata bestearen epelean. Aldapa jaitsi eta Aramaioren beste irudi handi bat ikus zitekeen Kafe Antzokian zintzilik, azken hau Alain Urrutiak egina. Kaleak erdi hutsik zeuden eta haizeak garbi abisatzen zuen negua ere ez dela urrun. Handik ehun bat metrotara zeuden herritarrak, Bide Onera zinean, Ondarroako gazteen metraje laburreko pelikulak ikusten, Marabilli Festibalaren azken egitasmoekin gozatzen.

Astegoien osoa izan da Aramaiorena. Apirilean hil zen Ondarroako zinegile gaztea, bat-batean, baina bere itzalak herri osoa hartu du azken egunotan, ostegunean hasi eta atzo arte. Zinegilearen lagunek herritarren laguntzarekin antolatutako jaialdiak ehunka pertsona hartu ditu azken egunotan eta euskal sortzaileen bilgune bihurtu da kostaldeko herri aspaldikoa.

Marabilli Festibalak mahai-inguruak (azkena atzo bertan), kon-tzertuak, kale-jirak, proiekzioak, zine-lantegia eta artisten ekintza ugari izan ditu, eta datorren urtean bigarren aldi bat egiteko gogoz geratu dira antolatzaileak. "Jende asko geratu da kanpoan, parte hartzeko gogoa zeukana. Bigarren Festibalerako utziko ditugu", zioen herenegun Kirmen Uribe idazleak. Aramaioren lagunak Aitzolen energia bera erakutsi du azken egunotan.

votos comentarios
  • Mail
  • Meneame
  • Tuenti

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902